Gizarte berrikuntzan katalizatzaile gara. Bertako zein nazioarteko eragileekin lankidetzak sustatu eta eraikitzen ditugu, testuinguru berrietara egokitzeko eta lan egiteko modu berrietara eramateko. Eraldaketa handienak elkarlanean bultzatzen direlako
Saretzea
Etorkizuneko erronkei eta gizartearen beharrizanei modu kolektiboan erantzungo diegu. Entzute aktiboa, hausnarketa, elkarlana, elkar-ikaskuntza, sormena, ezagutza eta hezkuntza partekatua izango dira gizarte berrikuntzan jauzia arrakastaz egiteko giltzarriak. Orain, lehen bezala, erronka globalek erantzun kolektiboak izango dituzte.
Atxikimendu zabalak behar ditugu, egungo gizarte erronka handien aurrean gure herriak behar dituen erantzun handiak, indarrak batuta baino ez direlako etorriko.
Eragile sare zabalarekin konfiantzazko harremanak sortzen, zubiak eraikitzen eta bertako zein nazioarteko espazio eta sareetan kokatzen hasi gara hasiera-hasieratik (Irudia: 2021ean aktibatutako harremanak eta lankidetzak):
Arantzazulab Batzordeak
InstituzioakInstituzioak
Gizarte Berrikuntza EragileakGizarte Berrikuntza Eragileak
Ikerketa / EzagutzaIkerketa / Ezagutza
Herri ekimenakHerri ekimenak
Herri ekimenakHerri ekimenak
Ikerketa / EzagutzaIkerketa / Ezagutza
Gizarte Berrikuntza EragileakGizarte Berrikuntza Eragileak
InstituzioakInstituzioak
Topagune neutral
Bada zerbait, bereziki pozten gaituena gure lehen urteko ibilbidean. Euskal Herrian Arantzazuk izan duen tradizioari jarraipena emanez, Arantzazulab herritarren topagune izateko sortu zen, adostasun zabalen gune izateko, sentsibilitate eta ikuskera ezberdinak batzeko, gure herriko kultura politiko ezberdinekin lana egiteko, ikerketan zein esperimentazioan eragile ezberdinen elkargune izateko. Ahalegin berezia egin dugu hori horrela izan dadin, eta arduraz hartu dugu gure “zubigile” eta katalizatzaile papera.
Gaur apaltasunez esan dezakegu, hasi garela gure lehen aztarna bide horretan uzten. Eragile ezberdinek goraipatu dute gure ekarpena zentzu horretan: Arantzazulab “topagune neutral” bezala ikusten duten eragile eta herritar asko dira, idatziz zein ahoz hala adierazi digutenak. Eragile ezberdinen arteko elkarlana ardatz, hausnarketa askerako topagune eta esperimentazio berritzailerako babes gune izaten jarraitzeko indarra baino ez digu ematen horrek. Hori garaipen txiki bat bada, eta gure egitekoari zentzu osoa ematen dio.
– Arantzazulab-en ekosistemako eragilea