Gipuzkoako Herritarren Batzarra
Gipuzkoako Herritarren Batzarra landa eremua eta klima aldaketa uztartu dituen herritarren deliberazio prozesua da. Gobernantza eredu berriak praktikara eramateko herritarren parte hartze prozesu berritzaile bat bezala ulertu behar da, demokrazia deliberatiboan oinarritzen dena. Landa eremuaren papera balioan jarri
da aldaketa klimatikoaren aurrean, herritarrak trantsizio ekologikoaren elkarrizketan inplikatuz. Egitasmo honen sustatzaile nagusiak Arantzazulab eta TMeLab dira (Arantzazulab-en aholku batzordeko kidea dena), eta inplikatutako erakunde publikoa Gipuzkoako Foru Aldundia da.
Tolosako Herritarren Batzarra
Arantzazulaben Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearekin (ELGA/OCDE) elkarlanean herritarrekin partaidetza prozesu berritzaileak sustatzen hasi gara, demokrazia deliberatiboa tresna bezala erabilita. Ausaz aukeratutako herritarren arteko deliberazio publiko berritzailea da Tolosan egin dena (zozketa
zibikoa, eztabaida informatua, erabakia/eragina). Elkarlan honen helburua eskala txikian esperimentatzen hastea da, egitasmo honetatik ikasteko, eta horrela, deliberazio prozesuak gure herrian zabaltzeko eta instituzionalizatzeko baldintzak sortzeko eta ezagutza garatzeko.