BATZAR ZENTROA

GANDIAGA TOPAGUNEA ERABERRITU DUGU.
ZATOZ ETA EZAGUTU EZAZU!

Batzar Zentroa eraldatuta, aurrerapauso handia eman dugu. Arantzazulab Gizarte Berrikuntzaren eskutik, prest dituzu zure ekitaldira egokituko diren espazio zabalak eta malguak.

Balio eta erabilera anitzeko auditorio nagusia, formatu ezberdinetako areto zabalak, tamaina handiko terrazak… zure beharretara egokituriko espazioak, zure ekitaldiak merezi duen ingurune pribilegiatuan.

Era berean, punta-puntako baliabideak dauzkagu: ikus-entzunezkoen ekipamendu aurreratua, argiztapen-sistema berritua, edota soinu sistema digital aurreratua.

Finean, bitarteko guztiak ditugu erreferentzia-gune izateko biltzar eta batzar jarduera ororentzat, eta baita gizarte, kultur eta aisialdiko ekintzetarako ere.

Gurean, esperientzia handia duen lantaldea topatuko duzu: lanarekiko konprometitua dagoena, lankidetza oinarri duena, eskakizun nahiz beharretara egokitzeko prest dagoena, eta zure esperientzian laguntzeko gogo bizia duena.

Gandiaga Topaguneko batzar zentroak etorkizunari ireki dizkio ateak. Ongi etorri!

Ekitaldiak eta espazioen konfigurazioak

Espazioen alokairua

Gure aretoetan kongresuak eta topaketak, ekitaldi handiak, sormen handiz diseinatutako saioak, aurkezpenak, enpresa-bilerak, solasaldiak, jardunaldiak, biltzarrrak, formatu txikiko kontzertuak eta abar egin daitezke. Ezpazio balioaniztunak ditugu, eta baita gainontzeko guneek nahiko luketen zerbait ere: lasaitasuna, Arantzazuko altxor preziatuetako bat. Eraikinaren kokapena ere aparta da. Izan ere, Aizkorri-Aratz Parke Naturalerako sarbidea den ingurune historikoan dago.

Santutegiko Basilikaren proeiktuan, arte garaikidearen ikur jotzen dena, esku hartu duten itzal handiko artistei (Jorge Oteiza, Eduardo Chillida, Nestor Basterretxea, Lucio Muñoz, Xavier Álvarez de Eulate zein Xabier Egaña) eta arkitektoei (Javier Sáenz de Oiza eta Luis Laorga) omenaldi xaloa egiten zaie gure espazioetan. Guneren bat alokatu nahi izanez gero, jar zaitez, mesedez, gurekin harremanetan info@arantzazulab.eus helbide elektronikora idatzita edota informazioa eskatzeko txantiloia beteta.

OTEIZA AUDITORIOA

Edukiera

Antzokia: 250

U formatua: 30

[ ] formatua: 40

Koktail: 

Neurriak

Azalera: 239,2 m²

Altuera: 3,7/7,5/3,3 m

Luzera: 13 m

Zabalera: 18,4 m

DESKRIBAPENA

Oteiza Auditorioa, diziplina anitzeko artista bikaina bezala, erreferentziazko espazioa dugu. Lantoki zabala, malgua, balioaniztuna, estetika gaurkotua duena, erosoa eta argi naturalekoa da. Egokia da edozein motatako ekitaldiak egiteko: kongresuak, hitzaldiak, formatu txikiko kontzertuak... Finean, auditorioan tokia izango duzu buruan duzuna gauzatzeko. Goi-mailako ikus-entzunezko ekipamendua du, taldean lan egiteko modu berriak garatzeko zein ekitaldiak egiteko. Horrekin batera, argiztapen-sistema berritua erabilita, zuk nahi duzun giroa sor dezakezu kolorea eta intetsitatea erregulatuz; eta audio-mailan erabateko malgutasuna izango duzu haririk gabe eztabaidatzeko sistema digitalari zein hari-gabeko mikrofoniari esker.

Hau guztia gutxi izango balitz bezala, Auditorioa 3,5 x 2 metroko LED-pantailaz eta zuzeneko bideo-emanaldiak egiteko ekipamenduaz hornitua dago. Esperientziak, zalantzarik gabe, txundituko zaitu.

BALIABIDEAK

  • 3,5 x 2 metroko LED pantaila. Bereizmen osoa: 1456 x 832 pixel. Distira: 800 nits.
  • Aretoaren soinuztapena (DANTE sare azpiegituran txertatuko askotariko bozgorailuak, soinu kudeaketaren teknologia digitala edota soinu nahasketen mahai digitala).
  • Bideo-ekipamendua ekitaldien streaming eta grabazioetarako: Full HD-ko 3 kamera konpaktu robotizatuak, zuzeneko bideo ekoizpenerako eta streaming-erako zentroa eta errealizazio kontrola egiteko LCD LED monitorea.

MUÑOZ ARETOA

Edukiera

Antzokia: 50

U formatua: 24

[ ] formatua: 28

Neurriak

Azalera: 49,5 m²

Altuera: 3,3 m

Luzera: 11 m

Zabalera: 4,5 m

DESKRIBAPENA

Eraberritze obrei esker ezarri den estilo berriaren lekuko da aretoa. Bere ezaugarriak aintzat hartuta, espazio ezin hobea da batzarrak, enpresa-hitzarmenak, kontseiluak, formazio saioak, askotariko aurkezpenak, prentsaurrekoak edota bideo-konferentziak egiteko. Gainera, punta-puntako ekipamendu digitala dauka.

BALIABIDEAK

  • 86 pulgadako 4K bereizmeneko ukipen-pantaila monitore interaktiboa (idatzoharrak egiteko aukera, arbel zuri gisa erabilgarria…). 350 nits.
  • Aretoaren soinuztapena (DANTE sare azpiegituran txertatuko askotariko bozgorailuak, soinu kudeaketaren teknologia digitala edota soinu nahasketen mahai digitala).

CHILLIDA ARETOA

Edukiera

Antzokia: 50

U formatua: 24

[ ] formatua: 28

Neurriak

Azalera: 49,5 m²

Altuera: 3,3 m

Luzera: 11 m

Zabalera: 4,5 m

DESKRIBAPENA

Gune aproposa da formatu bilduagoko ekimenak egiteko, esate baterako, hitzaldiak edota tailerrak. Azken aurrerapen teknologikoekin hornitua, Oteiza Auditorioan gertatzen den guztia zuzenean jarraitzeko aukera eskaintzen du.

BALIABIDEAK

  • 86 pulgadako 4K bereizmeneko ukipen-pantaila monitore interaktiboa (idatzoharrak egiteko aukera, arbel zuri gisa erabilgarria…). 350 nits.
  • Aretoaren soinuztapena (DANTE sare azpiegituran txertatuko askotariko bozgorailuak, soinu kudeaketaren teknologia digitala edota soinu nahasketen mahai digitala).
  • PCa, monitorean integratua OPS moduloaren bidez
  • Komunikazio bateratuentzako multimedia barra (Zoom, Teams, Skype…): bozgorailu auto-anplifikatuak 2x20W, array mickofonia eta Huddly IQ kamera.

OIZA ARETOA

Edukiera

Antzokia: 100

U formatua: 30

[ ] formatua: 28

Ikasgela: 54

Neurriak

Azalera: 98 m²

Altuera: 2,5 m

Luzera: 14 m

Zabalera: 7 m

DESKRIBAPENA

Mintegiak, lantegiak edota formazio saioak antolatzeko espazio egokia da. Bi arrazoirengatik da berezia. Batetik, bertan argi naturalak duen indarrarengatik; bestetik, bere leihoetatik begiratuta Arantzazuko natur eremu joria eta ondare artistikoa ikusten delako. Handik begiratuz gero, ‘Misterio’ izeneko eraikin txiki deigarria ikus daiteke, Gandiaga Topagunearen eta Basilikaren artean kokatuta dagoena.

BALIABIDEAK

  • 86 pulgadako 4K bereizmeneko ukipen-pantaila monitore interaktiboa (idatzoharrak egiteko aukera, arbel zuri gisa erabilgarria…). 350 nits.
  • Aretoaren soinuztapena (DANTE sare azpiegituran txertatuko askotariko bozgorailuak, soinu kudeaketaren teknologia digitala edota soinu nahasketen mahai digitala).
  • Bere azalera handitzeko aukera du Laorga aretoarekin bat eginda panel modulagarrien bidez.

EULATE HALL-A/ATONDOA

Edukiera

150 pertsona

Neurriak

Azalera: 187 m²

Altuera: 2,5 m

Luzera: 17 m

Zabalera: 11 m

DESKRIBAPENA

Atondoa zirarragarria dela esan dezakegu. Atalaia zoragarria da Arantzazu ikusteko eta sentitzeko. Ikuspegi paregabe horrek Arantzazuko sakan oihantsuari begira jartzen gaitu, eta bertan bizi den fauna erakusten digu edozein urtarotan, adbidez, sai-koloniak. Espazio hau oso erakargarria une jakin batean mokadutxo bat dastatzeko edota atsedenaz gozatzeko. Gainera, gune digital bat (47”-ko zutikako totema) ere badu kartel digitalak irakurtzeko edo streaming-k sareko emisioak eskaintzeko.

ESPAZIO BIRTUALA-ren eskaintza

Zure eskura jartzen dugun ‘Espazio Birtuala’ ikus-entzunezko ekoizpenak egiteko baliko dizu. Izan ere, bertan topa dezakezu behar duzun guztia: ekipamendu aurreratua ikus-entzunezko proiektuak nahiz bideoak grabatzeko, eta profesional talde baten laguntza. Filmazio-plato gisa erabiltzeko hornitua dagoen gune zabal eta malgu horretan, zera duzu: punta-puntako kamarak, haririk gabeko mikrofonia, edota bideo eta streaming errealizazioa kontrolatu zein ekoizteko zentro bat. Bestalde, errealitate berriak eskatzen duen beharrei erantzuteko prestatua dago, eta ekitaldi hibridoak egiteko aukera daukagu online bidezko parte-hartzaileek zein bertaratukoek irudi- eta soinu-kalitate berberaz gozatzeko.

Eraikina eta jarduera osagarriak

Gandiaga Topagunea

Gandiaga Topagunea izeneko eraikinak 2005ean ireki zituen bere ateak. Arantzazuko Frantziskotarren Probintziak eskatuta, Miguel Ángel Alonso del Val eta Rufino Javier Hernández Minguillón arkitektoen lana da proiektu hau. Seminario izandako etxe handi baten egitura muxarratuaren gainean dago eraikia, eta mendi-mazelatik igotzen ari den harkaitz baten bolumen-segida gisa integratzen da paisaian. Proiektua 2007ko COAVN sariketa irabazteko hautagaietako bat izan zen ‘Hiri- eta Paisaia-diseinua’ kategorian. 2020. urtean 15 urte dira eraikina altxa zutenetik, eta Arantzazulab proiektua hastearekin batera, espazio asko zaharberritu eta bertako hainbat baliabide berregokitu ditugu. Bitoriano Gandiaga (1928–2001) frantziskotar poeta omentzeko, Gandiaga Topagunea izena du eraikin honek.

Aurrekontua eskatu
eta informazioa

Informazio gehiago behar duzu?

Please enter your name.
Please enter a valid email address.
Please type your message.
Please check this field.