Zozketa zibiko bidez aukeratutako 32 tolosarrek Tolosako Herritarren Batzarraren lehen deliberazio-saioa egin dute

Arantzazulab_Tolosa01saioa

Urriaren 22an eman zaio hasiera Tolosako lehen Herritar Batzarrari. 32 tolosar dira prozesu aitzindari honen protagonista, eta gizarte tolosarraren osasuna eta ongizate emozionala hobetuko duen Tolosa lortzeko gomendioak landuko dituzte. Saioari hasiera emateko, Tolosa Udaleko eta Arantzazulab-eko ordezkariek egunaren sarrera egin zuten. Olatz Peon Tolosako alkateak ongietorria eman eta prozesu berritzaile zein aitzindariaren garrantzia azpimarratu…

Read More

Nola erabili sormena helburuetara iristeko

Arantzazulab_Galdera-Ikurrak-02_D

Arantzazulab-en egitasmoa: Ko-sorkuntza ekosistema Blog postaren xedea: Galdera Ikurrak ko-sorkuntza esperimentuaren ikasketak eta galderak partekatzea Egileak: Farapi eta Medialab Tabakalera   Galdera Ikurrak proiektuaren bitartez nerabeei sormenera gerturatzeko baliabideak eskaini nahi dizkiegu materiala zein bidelagun figurak beraien esku jarrita. Laguntza hori -arautu gabeko pedagogiatik jorratzen ari gara, izan ere, landu nahi den eremura iristeko bidea…

Read More

Punta-puntako nazioarteko adituekin egindako erresidentziak ekarpen apartak utzi ditu Lankidetzazko Gobernantza berrirudikatzeko

Arantzazulab_Reimaging

Bi eguneko erresidentzia eta hausnarketa estrategikoa egiten ari gara egunotan Arantzazulaben; eta bertan nazioartean eraldaketa sistemikoan zein demokraziaren berrikuntzan erreferentziazko gizarte berrikuntza esparruko adituak parte-hartzen ari dira. Gurera iritsitako punta-puntako adituak izan dira Jayne Engle, Participatory Canada-ko zuzendaria; Anthony Zacharzewski Democratic Society-ko zuzendaria; Gorka Espiau, Agirre Lehendakaria Centerreko zuzendaria, eta Michelle Zucker, Arantzazulab-en abian dugun…

Read More

Lan erresidentzia egin du Decidim taldeak Arantzazulab-en, eta UPV/EHU-rekin batera ZEHAR ikerketa-ekintza proiektua abiatzeko baliatu dute egonaldia

Decidim_ZEhar_WEB

Arantzazulab eta Decidim: elkarrizketak eraginez Gipuzkoan zehar Egilea: Antonio Casado da Rocha (UPV/EHU), ZEHAR ikerketa-proiektua   Uztailaren 4tik 8ra, Decidim software librearen elkarteko kideak eta ikertzaileak hartu ditu Arantzazulab-ek lan erresidentzia formatu berritzaile batean, ZEHAR ikerketa-ekintza proiektuari hasiera emateko. Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz eta EHUren eta Euskampus Fundazioaren ekimenez, proiektu honetan ikerketa taldeek, hiritarrek eta…

Read More

Ko-sorkuntza Ekosistemaren topaketa berezia bere lehen urtemugan

Arantzazulab_Kosorkuntza22_uztaila

Bere laugarren topaketa egin berri du Arantzazulab-ek abian jarritako Ko-sorkuntza Ekosistemak. Lansaioa, laborategiaren egoitzan (Gandiaga Topagunea) egin dena, ekosistemaren lehen urtemuga ospatzeko balio izan du. Duela urtebete hasi zen Arantzazulab, euskal 30 eragilerekin elkarlanean, Euskal Herriko ko-sorkuntza ekosistema eraikitzen. Laborategiak bultzatzen duen gizarte berrikuntza ikuspegiak ardatz hartuta (Lankidetzazko gobernantza eta eraldaketarako gobernantzaren berrikuntza), ekosistemak bi…

Read More

Ko-sorkuntza Ekosistema aktibatzeko lansaioa esparru horretan eskarmentua duten euskal eragileekin

arantzazulab_Kosorkuntza_Ekosistema

Euskal Herriko askotariko eragileak batu ditu uztailaren 20an, asteartea, Arantzazulab-en egin dugun lansaioan ko-sorkuntza ekosistema aktibatzeko xedez. Arantzazuko Gizarte Berrikuntza Laborategiak bultzatzen duen gizarte berrikuntzaren ikuspegiak ardatz hartuta (lankidetzazko gobernantza, herrigintza eta garapen komunitarioa), bi izan dira jardunaldiaren helburuak. Batetik, ko-sorkuntza ekosistema ekimenari hasiera ematea, eta elkarrizketen fasean jasotako edukien kontrastatea egitea; bestetik, ezagutza berria…

Read More

Erasmus+ hezkuntza programan parte hartu du Arantzazulab-ek

Arantzazulab_Erasmus+_Mapa

Arantzazulab SIED Erasmus+ egitasmoaren bigarren ikasketa moduluan parte hartzen aritu izan da apirilaren 28tik 30era bitartean. Ekimena, gizarte berrikuntzari buruzko Europar Batasuneko hezkuntza exekutiboko programan kokatzen dena, esparru digitalean burutu da osasun egoerak hala aginduta. Agirre Lehendakaria Centerrek (ALC) eta Arantzazulab-ek sustatuta, hitzorduak Europako hainbat herrialdetako ikasleak batu ditu, eta baita ekimenaren sustatzaileak diren Norvegiako…

Read More

Erreferentziazko euskal eragile askoren babesa izan du Arantzazulab-ek bere inaugurazio ofizialean

arantzazulab-inaugurazioa

Arantzazuko Gizarte Berrikuntza Laborategiak, Arantzazulab-ek, bere inaugurazio ekitaldia egin du Arantzazun kokatuta dagoen Gandiaga Topagunean (Oñati). Inaugurazioan Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak, Izaro Elorza Oñatiko alkateak eta Naiara Goia Arantzazulab-eko zuzendari nagusiak parte hartu dute. Hitzorduak erreferentziazko eragile askoren interesa eta lankidetzarako prestutasuna utzi ditu agerian, izan ere, lurralde ezberdinetako ordezkariak bertaratu dira: erakunde publikoak,…

Read More

Seinaletika eta errotulazio berriak prest

Arantzazulab_ seinaletika

Arantzazuko Gizarte Berrikuntza Laborategiko identitate eta irudi korporatiboa aintzat hartuta, Arantzazulab-ek seinaletika eta errotulazio berriak jarri ditu Gandiaga Topaguneko barruan zein inguruetan. Laborategira datozenak zein Batzar Zentroko espazioen erabiltzaileak eraikinera ondo iristea eta haren barnealdetik gidatzeko informazio egokia eskaintzea izan dira egindako lanen helburuak. Nortasun korporatiboarekin bat eginik, 6 seinale berri jarri dira Arantzazuko zenbait…

Read More

Arantzazulabek lantaldea handitu berri du

arantzazulab-lantaldea

Berri onak ditugu, izan ere, Arantzazulabek lantaldea handitu eta indartu egin du.  Arantzazuko Gizarte Berrikuntza Laborategiak bi lan deialdi egin zituen 2020ko abenduan, eta horren ondotik abian izandako hautapen-prozesuak bukatuta, Gandiaga Topaguneko bulegoan dauzkagu jada Arantzazulabeko kide berriak. Ko-sorkuntzan eta ebaluazio ebolutiboan aditua, Ione Ardaiz gizarte berrikuntza proiektuen zuzendaritzaz arduratzen da. Aurretik ere esparru horretako…

Read More