Punta-puntako nazioarteko adituekin egindako erresidentziak ekarpen apartak utzi ditu Lankidetzazko Gobernantza berrirudikatzeko

Arantzazulab_Reimaging

Bi eguneko erresidentzia eta hausnarketa estrategikoa egiten ari gara egunotan Arantzazulaben; eta bertan nazioartean eraldaketa sistemikoan zein demokraziaren berrikuntzan erreferentziazko gizarte berrikuntza esparruko adituak parte-hartzen ari dira. Gurera iritsitako punta-puntako adituak izan dira Jayne Engle, Participatory Canada-ko zuzendaria; Anthony Zacharzewski Democratic Society-ko zuzendaria; Gorka Espiau, Agirre Lehendakaria Centerreko zuzendaria, eta Michelle Zucker, Arantzazulab-en abian dugun…

Read More

Lan erresidentzia egin du Decidim taldeak Arantzazulab-en, eta UPV/EHU-rekin batera ZEHAR ikerketa-ekintza proiektua abiatzeko baliatu dute egonaldia

Decidim_ZEhar_WEB

Arantzazulab eta Decidim: elkarrizketak eraginez Gipuzkoan zehar Egilea: Antonio Casado da Rocha (UPV/EHU), ZEHAR ikerketa-proiektua   Uztailaren 4tik 8ra, Decidim software librearen elkarteko kideak eta ikertzaileak hartu ditu Arantzazulab-ek lan erresidentzia formatu berritzaile batean, ZEHAR ikerketa-ekintza proiektuari hasiera emateko. Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz eta EHUren eta Euskampus Fundazioaren ekimenez, proiektu honetan ikerketa taldeek, hiritarrek eta…

Read More

Ko-sorkuntza Ekosistemaren topaketa berezia bere lehen urtemugan

Arantzazulab_Kosorkuntza22_uztaila

Bere laugarren topaketa egin berri du Arantzazulab-ek abian jarritako Ko-sorkuntza Ekosistemak. Lansaioa, laborategiaren egoitzan (Gandiaga Topagunea) egin dena, ekosistemaren lehen urtemuga ospatzeko balio izan du. Duela urtebete hasi zen Arantzazulab, euskal 30 eragilerekin elkarlanean, Euskal Herriko ko-sorkuntza ekosistema eraikitzen. Laborategiak bultzatzen duen gizarte berrikuntza ikuspegiak ardatz hartuta (Lankidetzazko gobernantza eta eraldaketarako gobernantzaren berrikuntza), ekosistemak bi…

Read More

Zeintzuk dira gure aliatuak eta nola egin daiteke ikuspegi partekatuarekin lan?

Galdakao2030

Arantzazulab-en egitasmoa: Ko-sorkuntza ekosistema Blog postaren xedea: Galdakao 2030 ko-sorkuntza esperimentuaren ikasketak eta galderak partekatzea Egileak: Galdakaoko Udala, Maraka, Julen Mendoza aholkularitza eta Apitropik   Arantzazulabeko ko-sorkuntza esperimentuen lehiaketaren testuinguruan burutzen ari garen prozesua Mariana Mazzucatoren “Misioetan oinarritutako berrikuntzaren” ideian oinarritzen da, eta ideia hori tokiko eremuan aplikatzea da helburua. Eta horrela iritsi gara Galdakaora,…

Read More

Nerabeak partaidetza subjektu, prozesuaren jabe direnean

Galdera_Ikurrak_Blogpost.

Arantzazulab-en egitasmoa: Ko-sorkuntza ekosistema Blog postaren xedea: Galdera Ikurrak ko-sorkuntza esperimentuaren ikasketak eta galderak partekatzea Egileak: Farapi eta Medialab Tabakalera   Helduon mundu batean bizi gara, helduon ahotsa eta begiradatik eraikia. Haurtzaroa eta nerabezaroa helduarora iristeko prestaketa faseak kontsideratzen dira, trantsizio garaia, eskubide mugatuekin, adinean igo ahala gainditu eta eskubide osoko herritar bihurtzeko. Galdera ikurrak…

Read More

Arantzazulab: Euskal Herriko ko-sorkuntza ekosistema eraikitzen

Ko_sorkuntza_MArkoa

2021. urtean jarri genuen abian Ko-sorkuntza ekosistema. Euskal Herriko askotariko eragileekin batera eraikitzen ari gara ezagutza konektatzeko eta egiteko modu berriak sortzeko gunea. Bi esperimentu abian dira eta laugarren topaketa izango dugu uztailaren 13an.   2021eko uztailean abian jarri genuen ko-sorkuntza ekosistema. Arantzazulab-etik bultzatu nahi dugun gizarte berrikuntzaren ikuspegiak ardatz hartuta (Lankidetzazko gobernantza eta eraldaketarako…

Read More

Arantzazulab-en egitura sendotu dugu lantaldera bi lankide berri gehituta

Leire_AneMiren_Bateratua

Arantzazulab-ek, gobernantzaren berrikuntzan erreferentzia dena, gizarte berrikuntza laborategiaren programa kontsolidatu du eta laborategiari oinarri sendoa ezarri dio 2021ean, bere estreineko urtean. Anbizio handiko programa horri 2022an jarraipena emateko xedez, aurtengo urtearen hasieran bi hautapen-prozesu abiatu genituen lantaldea sendotutzeko. Prozesuak bukatuta, zenbait aste badira Arantzazulab-en bi kide berriak iritsi zirenetik. Leire Lizarralde Arantzazulab-eko Administrazio eta Azpiegituren…

Read More

Zer beharko litzateke lankidetzazko gobernantzaren etorkizuna berrirudikatzeko?

4 ataleko serie baten 1. zatia – Eraldaketarako beharrezkoak diren eragileak, rolak eta baldintzak aztertzea. Urte honen hasieran, Arantzazulab-ekin batera ikerketa elkarlanari ekin nion, azterketa zehatz eta mugatu bat izango zela pentsatu nuen. Gure ideia sinplea zirudien: eraldaketa gertatu den hainbat lekuetan, tokian toki, adibideak biltzea; betiere irizpidea zen horiek komunitateek gidatua izatea edo lankidetzazko…

Read More

Lankidetzazko Gobernantza eta Demokrazia dira Arantzazulab-ek unibertsitateekin lankidetzan 2022ko Ikerketa Programan lehenetsitako esparruak

Arantzazulab_IkerketaPrograma_ONA

Arantzazulab-ek 2022ko Ikerketa Programa aurkeztu berri du bere egoitzan, Gandiaga Topagunean (Oñati), Euskal Herriko Unibertsitateko, Mondragon Unibertsitateko eta Deustuko Unibertsitateko ikertzaileekin batera. Hitzorduak, astearte arratsaldean egin dena, zenbait pertsona bildu ditu eraikinaren areto nagusian, Oteiza auditorioan. Era berean, saioa Zoom plataformaren bidez zuzenean ere eskaini denez, hainbatek online jarraitu dute programaren aurkezpena.   Aurkezpen jardunaldiak jarraipena…

Read More

Arantzazulab-ek hainbat berrikuntza ezarri ditu webgunean laborategiko programa eguneratua eta emaitzak gizarteratzeko

WEB_BERRITU_rgazkieredua

Arantzazulab-ek bere lehen urtemuga bete du. Iaz, gaurko egunez, Arantzazuko Gizarte Berrikuntza Laborategiaren aurkezpen ofiziala egin genuen erreferentziazko eragile askoren babesarekin. 2021eko martxoaren 25eko inaugurazio ekitaldiak interesa eta lankidetzarako prestutasuna utzi zuen agerian, izan ere, lurralde ezberdinetako hainbat ordezkari bertaratu ziren ekitaldira: erakunde publikoak, gizarte eragileak, enpresak, unibertsitateak; edota herrigintzaren, euskal pentsamenduaren, kulturaren zein euskalgintzako…

Read More