BERRIAK
Gobernantzaren berrikuntzan erreferentzia gisa kontsolidatu da Arantzazulab bere lehen urtean
Inauguratu eta urtebetera, Arantzazulab, Gobernantzan erreferentzia zentro den Gizarte Berrikuntza Laborategia bisitatu du Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak. Arantzazulab-eko sustatzaile diren Fundazio buruek (Gipuzkoako Foru Aldundia, MONDRAGON Korporazioa, Kutxa Fundazioa, Oñatiko Udala eta Arantzazuko Frantziskotarren Probintzia) laborategiaren lehen urteko balantze bilera izan dute Naiara Goia laborategiko zuzendari nagusiarekin batera, Arantzazulab-en egoitzan, Arantzazuko Gandiaga Topagunean (Oñati).…
Read MoreArantzazulab-ek bi lanpostu bete nahi ditu
Lehen urteko ibiliaren ondotik, Arantzazulab-ek bere lantaldearen egitura sendotuko du laborategiak abiatutako programari jarraipena emateko, ezarritako anbizio mailari eusteko eta berau bermatzeko. Horretarako, bi lanpostu bete nahi ditu: Administrazio eta Azpiegituren arduraduna Gizarte Berrikuntza teknikaria Dagoeneko bi hautespen prozesuak abian dira. Interesa duenak, bere hautagaitza aurkeztu beharko du otsailaren 18 baino lehen. Bi lanpostuen inguruko…
Read MoreGaur eman dira ezagutzera Arantzazulab-en Ko-sorkuntza Esperimentuen Lehiaketaren proiektu irabazle berritzaileak
Gaur goizean eman dira ezagutzera Arantzazulab-ek antolatutako Ko-sorkuntza Esperimentuen Lehiaketaren irabazleak. Ekimenaren lehen ekitaldiko garaileen aurkezpena webinar baten bidez egin da. Lehiaketak, urriaren 4tik azaroaren 8 arte martxan izan dena, erantzun zabala izan du, eta deialdiaren helburuekin bat eginda, 12 proposamen aurkeztu dira. Jasotako lanek Arantzazuko Gizarte Berrikuntza Laborategiaren gizarte berrikuntza ikuspegiak izan dituzte ardatz:…
Read MoreAbian Arantzazulab eta Tolosako Udalaren herritarren deliberazio egitasmo ordezkatzailea
Arantzazulab-ek eta Tolosako Udalak herritarrekin deliberazio egitasmo ordezkatzailea abiatzeko ekitaldia egin dute gaur Arantzazuko Gizarte Berrikuntza Laborategiaren egoitzan, Gandiaga Topagunean (Oñati). Hitzorduaren helburua bikoitza izan da: batetik, Arantzazulab-ek eta Tolosako Udalak sustatutako herritarren deliberazio egitasmo ordezkatzailea abiaraztea; bestetik, bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmena sinatzea. Eragile ezberdinak batu ditu ekitaldiak, hala Gandiaga Topagunean, nola streaming bidez:…
Read MoreAbian da Arantzazulab eta nazioarteko OCDE antolakundearen arteko lankidetza
Arantzazulab-ek lankidetza hitzarmena sinatu du Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearekin (ELGA/OCDE), hain zuzen, nazioartean sona handia duen erakundearen baitako ‘Gobernu irekia eta herritarren partaidetza berritzailea’ sailarekin. Bi erakundeen arteko lankidetzaren helburua da gure herrian demokrazia deliberatiboa eta ausaz aukeratutako herritarrekin partaidetza prozesu berritzaileak sustatzen hastea, eta elkarlan horren baitan, bi urtetarako elkarrekin jorratzeko egitasmoa adostu…
Read MoreUPV/EHU, Mondragon Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea eta Arantzazulab batu egin dira laborategiko ikerketa-gune berritzailea elkarlanean garatzeko
Arantzazuko Gizarte Berrikuntza Laborategiak, Arantzazulab-ek, eta Euskal Herriko Unibertsitateak -UPV/EHU-, Mondragon Unibertsitateak zein Deustuko Unibertsitateak lankidetza hitzarmena sinatu dute Arantzazulab-en, laborategiaren helburuekin bat datozen esparruetan elkarlanean ikerketa kolaboratiboa egiteko eta ezagutza gune erreferente bihurtzeko. Ekitaldia gaur goizean (11:00etan) izan da Arantzazuko Gandiaga Topagunean (Oñati), eta hitzarmena sinatu dute: Agustin Erkiziak, Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako campuseko…
Read MoreMartxan da Ko-sorkuntza Esperimentuen Lehiaketa!
Arantzazulab-ek antolatuta, gaur, urriak 4, eman zaio hasiera Ko-sorkuntza Esperimentuen Lehiaketari. Ekimenak Arantzazuko Gizarte Berrikuntza Laborategiaren gizarte berrikuntza ikuspegiak ditu ardatz: lankidetzazko gobernantza, herrigintza eta garapen komunitarioa. Horrela, horiek oinarri hartuta, lehiaketaren helburua da: ezagutza berria eta egiteko modu berriak ko-sortzea eragile ezberdinen arteko elkarlanaren bitartez esperimentu ausartak sustatuz. Lehiaketara aurkezten diren proposamenak euskal ko-sorkuntza…
Read MoreKo-sorkuntza esperimentuen lehiaketa aurkeztu dute euskal ekosistemaren 2. lansaioan
Euskal Herriko eragile asko bildu ditu Ko-sorkuntza ekosistemaren hitzordu berriak. Gaurkoak jarraipena eman dio uztailean euskal ko-sorkuntza ekosistema aktibatzeko xedez egin zen lansaioari. Bigarren bilera honek, aurrenekoak bezalaxe, elkarlana izan du oinarri, eta Arantzazuko Gizarte Berrikuntza Laborategiak bultzatzen dituen gizarte berrikuntzaren ikuspegiak ardatz hartuta (lankidetzazko gobernantza, herrigintza eta garapen komunitarioa), lehendik zehaztutako ko-sorkuntza elementuen ezagutzan…
Read MoreKo-sorkuntza Ekosistema aktibatzeko lansaioa esparru horretan eskarmentua duten euskal eragileekin
Euskal Herriko askotariko eragileak batu ditu uztailaren 20an, asteartea, Arantzazulab-en egin dugun lansaioan ko-sorkuntza ekosistema aktibatzeko xedez. Arantzazuko Gizarte Berrikuntza Laborategiak bultzatzen duen gizarte berrikuntzaren ikuspegiak ardatz hartuta (lankidetzazko gobernantza, herrigintza eta garapen komunitarioa), bi izan dira jardunaldiaren helburuak. Batetik, ko-sorkuntza ekosistema ekimenari hasiera ematea, eta elkarrizketen fasean jasotako edukien kontrastatea egitea; bestetik, ezagutza berria…
Read MoreArantzazuko eragileek elkarren arteko harremanak sendotu dituzte gosari-topaketa batean
Arantzazun eta bere inguruetan dihardugun eragileak gosari-topaketa egin dugu uztailaren 7an, asteazkena, Arantzazulab-en egoitzan. Hitzordu berezi honek hiru helburu izan ditu. Aurrenekoa, Arantzazulab aurkeztea, eta aro berri honetako asmoak eta helburuak partekatzea. Bigarrena, Gandiaga Topaguneko Batzar Zentroko azpiegitura eraberrituak erakustea eta espazio ezberdinak bisitatzea. Eta azkenik, Arantzazuko ekosistema sarea osatzen dugunon artean elkar hobeto ezagutzea…
Read More