Mugarria izan da euskal unibertsitateak batu dituen Arantzazulab-eko Ikerketa Elkargunea

Arantzazulab_ikerketa_elkargunea

Aurkezpen ekitaldia egin eta hiru hilabetetara historikotzat jo daitekeen lan saioa antolatu du Arantzazulab-ek Euskal Herriko Unibertsitateko, Mondragon Unibertsitateko, eta Deustuko Unibertsitateko 40 ikertzailerekin. Mintegiaren helburua izan da, batetik, gizarte erronken inguruko ikerketa joera nagusiek gure herrian sortzen dituzten galderen inguruan eztabaidatzea; eta bestetik,  datozen urteetarako laborategiko ikerketa edukiak zehazteko hausnarketa lankidetzan egitea. Arantzazulab-en oinarrietako…

Read More

Etorkizuneko euskal gizarteaz eta Arantzazulab-en ekarpenaz hausnartu dute MU-ko DBZ masterreko ikasleek

Arantzazulab_DBZ_MU

Mondragon Unibertsitateko Diseinu Berrikuntza Zentroko masterra ikasten ari diren ikasleen bisita izan berri dugu. Guztira, Goi Eskola Politeknikoko 32 pertsona izan dira Arantzazulab-en. Goizaren hasieran ikasleek Ausolan Kooperatibari aurkeztu dizkiote azken hilabeteetan egindako lanak, eta horren ondotik, Arantzazuko Gizarte Berrikuntza Laborategiaren nondik norakoa gertutik ezagutu dute Naiara Goia Arantzazulab-eko zuzendari nagusiaren eskutik. Jarraian, Arantzazulab-en ekimenei…

Read More

Erasmus+ hezkuntza programan parte hartu du Arantzazulab-ek

Arantzazulab_Erasmus+_Mapa

Arantzazulab SIED Erasmus+ egitasmoaren bigarren ikasketa moduluan parte hartzen aritu izan da apirilaren 28tik 30era bitartean. Ekimena, gizarte berrikuntzari buruzko Europar Batasuneko hezkuntza exekutiboko programan kokatzen dena, esparru digitalean burutu da osasun egoerak hala aginduta. Agirre Lehendakaria Centerrek (ALC) eta Arantzazulab-ek sustatuta, hitzorduak Europako hainbat herrialdetako ikasleak batu ditu, eta baita ekimenaren sustatzaileak diren Norvegiako…

Read More

Erreferentziazko euskal eragile askoren babesa izan du Arantzazulab-ek bere inaugurazio ofizialean

arantzazulab-inaugurazioa

Arantzazuko Gizarte Berrikuntza Laborategiak, Arantzazulab-ek, bere inaugurazio ekitaldia egin du Arantzazun kokatuta dagoen Gandiaga Topagunean (Oñati). Inaugurazioan Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak, Izaro Elorza Oñatiko alkateak eta Naiara Goia Arantzazulab-eko zuzendari nagusiak parte hartu dute. Hitzorduak erreferentziazko eragile askoren interesa eta lankidetzarako prestutasuna utzi ditu agerian, izan ere, lurralde ezberdinetako ordezkariak bertaratu dira: erakunde publikoak,…

Read More

Seinaletika eta errotulazio berriak prest

Arantzazulab_ seinaletika

Arantzazuko Gizarte Berrikuntza Laborategiko identitate eta irudi korporatiboa aintzat hartuta, Arantzazulab-ek seinaletika eta errotulazio berriak jarri ditu Gandiaga Topaguneko barruan zein inguruetan. Laborategira datozenak zein Batzar Zentroko espazioen erabiltzaileak eraikinera ondo iristea eta haren barnealdetik gidatzeko informazio egokia eskaintzea izan dira egindako lanen helburuak. Nortasun korporatiboarekin bat eginik, 6 seinale berri jarri dira Arantzazuko zenbait…

Read More

Arantzazulabek lantaldea handitu berri du

arantzazulab-lantaldea

Berri onak ditugu, izan ere, Arantzazulabek lantaldea handitu eta indartu egin du.  Arantzazuko Gizarte Berrikuntza Laborategiak bi lan deialdi egin zituen 2020ko abenduan, eta horren ondotik abian izandako hautapen-prozesuak bukatuta, Gandiaga Topaguneko bulegoan dauzkagu jada Arantzazulabeko kide berriak. Ko-sorkuntzan eta ebaluazio ebolutiboan aditua, Ione Ardaiz gizarte berrikuntza proiektuen zuzendaritzaz arduratzen da. Aurretik ere esparru horretako…

Read More

Arantzazulaben eredua ezagutu dute Goierriko eraldatze prozesuaren baitan

arantzazulab-goierri-albistea-IL

Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen duen ‘Etorkizuna Eraikiz’ programaren baitan, eskualde mailako lanketa egiten ari dira Goierrin Julen Mendozak eta Goeikik, Goierriko Garapen Agentziak, gidatuta. Lehen fasean bailarako erronka nagusiak (etorkizuneko lana, landa eremuaren esparrua edota eskualdearen gobernantza) identifikatu ostean, bigarren fasean murgilduta daude. Berrikuntza irekiaren bidetik, eraldaketari ekiteko ereduak ezagutzen aritu dira Agirre Lehendakaria Center…

Read More

Atari digitalen interesa piztu du gure webguneak

arantzazulab-tulankide-albisteak

Berriki estreinatu dugun arantzazulab.eus webguneak hainbat atari digitalen arreta piztu du. Abian jarritako web-orrialdeak, funtsezkotzat jotzen duguna esku artean daukagun proiektua gizarteratzeko edota Arantzazulabeko lankidetza sarea osatzen duten guztiekin konfidantzazko harremanak izateko, jakin-mina sortu du zenbait plataforma korporatibo eta agerkari digitalen artean. Gaiari eskaini dioten tartea kontuan hartuta, kutxa.eus, Kutxa Fundazioaren newsletterra, Mondragon Korporazioko TuLankide…

Read More

Gizarte erronkak hizpide Mondragon Unibertsitateko ikasleekin

arantzazulab-albisteak

Mondragon Unibertsitateko myGADE (Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza Gradu DUALa) graduko 2. mailako ikasleen bisita izan du Arantzazulabek. Gandiaga Topaguneko Eulate Hallean Naiara Goia zuzendariak eman die ongietorria, eta jarraian Arantzazuko Gizarte Berrikuntza Laborategiaren eskutik erakinean egin berri diren eraberritze lanak bertatik bertara ikusi eta ezagutu dituzte. Goia zuzendariak laborategiaren nondik norakoak azaldu dizkie Oteiza Auditorioan, eta egindako aurpezkenean, besteak beste,…

Read More

Webgune berria estreinatu dugu!

Arantzazulab

Airean gaude! Ohore handia da guretzat www.arantzazulab.eus wegbunea estreinatzea. Izan ere, tresna ona baino hobea baita esku artean daukagun proiektua gizarteratzeko. Arantzazulabeko lankidetza sarea osatzen dutenekin zein publiko guztiarekin konfidantzazko harremanak izateko ere balioko digu. Web-orrialdea izango da komunikazio-fluxuaren bihotz digitala; Bera dugu online bidezko presentziaren lanabes nagusi, baina ez bakarra. Hemendik aurrera hainbat sare…

Read More