ko-sorkuntza
Ekosistemaren egitura finantzatzeko deialdi berritzailea aurkeztu da ko-sorkuntzaren eragileen azken lansaioan
Ko-sorkuntza ekosistemako eragileak elkartu berri dira Arantzazulab-en, ekosistemaren hurrengo urratsak emateko. Gaur bertan egin den topaketak, honako helburu hauek izan ditu: Ekosistemaren egitura finantzatzeko deialdia aurkeztea. Nazioarteko inspirazio-eredua ezagutzea. Ko-sorkuntza esperimentuak nola doazen entzutea eta horiei buruz hausnarketa egitea. Egindako lansaioa ekosistemaren bosgarrena izan da euskal 30 eragilek elkarlanean parte hartzen ari direnetik duela urtebetetik…
Read MoreKo-sorkuntza Ekosistemaren topaketa berezia bere lehen urtemugan
Bere laugarren topaketa egin berri du Arantzazulab-ek abian jarritako Ko-sorkuntza Ekosistemak. Lansaioa, laborategiaren egoitzan (Gandiaga Topagunea) egin dena, ekosistemaren lehen urtemuga ospatzeko balio izan du. Duela urtebete hasi zen Arantzazulab, euskal 30 eragilerekin elkarlanean, Euskal Herriko ko-sorkuntza ekosistema eraikitzen. Laborategiak bultzatzen duen gizarte berrikuntza ikuspegiak ardatz hartuta (Lankidetzazko gobernantza eta eraldaketarako gobernantzaren berrikuntza), ekosistemak bi…
Read MoreKo-sorkuntza esperimentuen lehiaketa aurkeztu dute euskal ekosistemaren 2. lansaioan
Euskal Herriko eragile asko bildu ditu Ko-sorkuntza ekosistemaren hitzordu berriak. Gaurkoak jarraipena eman dio uztailean euskal ko-sorkuntza ekosistema aktibatzeko xedez egin zen lansaioari. Bigarren bilera honek, aurrenekoak bezalaxe, elkarlana izan du oinarri, eta Arantzazuko Gizarte Berrikuntza Laborategiak bultzatzen dituen gizarte berrikuntzaren ikuspegiak ardatz hartuta (lankidetzazko gobernantza, herrigintza eta garapen komunitarioa), lehendik zehaztutako ko-sorkuntza elementuen ezagutzan…
Read MoreKo-sorkuntza Ekosistema aktibatzeko lansaioa esparru horretan eskarmentua duten euskal eragileekin
Euskal Herriko askotariko eragileak batu ditu uztailaren 20an, asteartea, Arantzazulab-en egin dugun lansaioan ko-sorkuntza ekosistema aktibatzeko xedez. Arantzazuko Gizarte Berrikuntza Laborategiak bultzatzen duen gizarte berrikuntzaren ikuspegiak ardatz hartuta (lankidetzazko gobernantza, herrigintza eta garapen komunitarioa), bi izan dira jardunaldiaren helburuak. Batetik, ko-sorkuntza ekosistema ekimenari hasiera ematea, eta elkarrizketen fasean jasotako edukien kontrastatea egitea; bestetik, ezagutza berria…
Read More