Gipuzkoako Herritarren Batzarrari amaiera eman diogu: 32 batzarkide, 9 gomendio eta 3,5 urteko lana

2022an abian jarri eta gero, Gipuzkoako Herritarren Batzarraren itxiera saioa izan da maiatzaren 30ean Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gunea espazioan. Herritarrak erabaki publikoetan modu esanguratsuan inplikatzea bilatzen du deliberazio-metodologia berritzaileak.  Zer ekarpen egin diezaioke Gipuzkoako gizarteak nekazaritza-sektoreari horrek klima-larrialdiaren eraginei aurre egin ahal izateko, eta, aldi berean, sektore gisa erresilientzia ziurtatzeko? galderari erantzuteko sustatu zuten Gipuzkoako Foru…

Read More

Lankidetzazko Gobernantza Aurre-hartzailea Aditu Tituluaren lehen edizioaren itxiera balorazio oso positiboarekin

Arantzazulab-en egoitzan egin dira formakuntza programaren lehen edizio arrakastatsuari itxiera eman dioten bi saioak ospakizun kutsuan, parte-hartzaileekin eta erakunde sustatzaileekin batera. 2024-25 ikasturtean garatu den Lankidetzazko Gobernantza Aurre-hartzaileari buruzko graduondoko aditu tituluak lankidetzazko gobernantzan praxitik sakontzea du helburu, hurbilpen pedagogiko eta ikaskuntza metodologia berritzailea proposatuz. Lankidetzazko Gobernantza bidezko prozesuek eskatzen dituzten gaitasunak garatzen lagundu nahi…

Read More

Deustuko Unibertsitateak eta Arantzazulabek kalitate demokratikoarekin duten konpromisoa indartu dute, Demokraziari, Erakunde Publikoei eta Berrikuntzari buruzko unibertsitate masterraren esparruko lankidetzarekin

Bi erakundeek elkarrekin lan egingo dute nazioarteko mintegiak antolatzen, gure lurraldera erreferente diren adituak erakartzeko. Deustuko Unibertsitateak eta Arantzazulab-ek elkarlaneko beste urrats bat eman dute gaur, martxoak 27. Akordio horrek sakondu egingo du, ikerketa eta prestakuntzaren arloan, bi erakundeek demokraziaren berrikuntzan sakontzeko eta lankidetzazko gobernantzan aurrera egiteko duten konpromisoa. Akordioaren berritasun nagusia bi erakundeen arteko…

Read More

Genero berdintasuna lankidetzazko gobernantzan: Nola?

Ione Ardaiz, Naia Begiristain, Miren Estensoro, Naiara Goia, Claudia Icaran, Miren Larrea eta Ane Miren Valenciano. Gobernantza eta generoa: nola landu? Aurrez argitaratutako post batean Arantzazulab eta Orkestrako talde batek datozen hilabeteetan “Gobernantza eta Generoa” ardatzean izango dituen  elkarrizketa gune bat abiatzeko gure asmoa azaldua genuen. Helburua herri politiken markoan lankidetzazko gobernantza prozesuetan generoak duen…

Read More

«Datozen belaunaldien herritarren rola berrirudikatu» dute Kanadako eta Euskal Herriko 37 ikaslek astebeteko egonaldian Arantzazulab-en

Arantzazulab-en ErronkaAstea-ren edizio berri bat izan berri dugu otsailaren 17tik eta 21era bitartean, eta Kanadako zein Euskal Herriko 37 ikaslek aste beteko egonaldia egin dute gurean. “Datozen belaunaldien herritarren rola berrirudikatzea”-ren erronka oinarri hartuta, esplorazioa garatu dute, hausnarketa egin dute eta erantzun berritzaileak aurkeztu dituzte astearen amaieran.  Aurtengo edizioa berezia izan da, tokiko unibertsitateetako ikasleak…

Read More

Kooperatiben erabakiak hartzeko prozesuak eta gobernantza indartzeko urrats berriak deliberazioa eta teknologiaren eskutik

Asko pozten gaituen lankidetza baten berri eman nahi dizuegu. MONDRAGON-ek, DemocracyNext-ek, MIT Center for Constructive Communication-ek (CCC) eta Arantzazulab-ek, elkarlanean, ekimen berri bat abiatu dugu enpresen testuinguruan  erabakiak era demokratikoagoan hartzeko helburuarekin modu berriak ikasteko eta aztertzeko. Hau praktikara eramateko, 2025ean modu berriak aztertzen hasiko gara MONDRAGON Korporazioko kooperatibetan. Horretarako herritarren batzarren (demokrazia deliberatiboaren modu hedatuenetako…

Read More

Lekeitio700 – Demokrazian sakontzeko ikerketa eta praktika konektatzen

Urtarrilaren 25eko goiz euritsuan Arantzazulab demokraziaren berrikuntzarako laborategiko kide eta kolaboratzaile ezberdinak Lekeitiora hurbildu ginen Lekeitio 700 egitasmoaren baitan jardunaldi bat aurkeztu eta dinamizatzeko. Kostaldeko herri bizkaitar honen 700. urteurrena ospatzeko antolatu diren hainbat ekintzen artean, demokraziari buruz hausnartzeko eta honetan sakontzeko jardunaldi bat sustatu da. “Plazatik udaletxera, udaletxetik plazara” izenarekin, erakunde publikoen eta herritarren…

Read More

Ko-sorkuntza ekosistema: 2024ko ikasketak – Esperimentazio lantaldea

2024an egindako lana Esperimentazio lan-taldeak 2024. urtean gure barruan genuen kezka bati erantzun nahi genion. Izan ere, pertzepzioa genuen ikuspegi sistemikoaz asko hitz egiten dela, eta maila orokorrean, egungo erronka konplexuei erantzuterako orduan, ikuspegi sistemikoa presente izatearen balioa gai hauetan lanean ari garen eragile guztiok aitortzen dugula. Beste gauza bat da ikuspegi sistemikoa prozesu batean…

Read More

Ko-sorkuntza ekosistema: 2024ko ikasketak –Ezagutu eta konektatu lantaldea

2024an egindako lana. Ekosistemako Barne Kohesioa indartzeko dinamikak. 2024an hasieran proposatutako helburuak 2024 urteak ikasketa asko ekarri dizkigu Ezagutu eta Konektatu lantaldeari. 2023ko Ko-Sorkuntza Ekosistemako azken topaketan 2024rako helburuak finkatu genituen batez ere 4 lan ildoetan indarra jartzeko intentzioarekin: Urteak aurrera egin ahala gure erronka nagusia Ko-sorkuntza Ekosistemako Barne Kohesioa indartzeko dinamika ezberdinak proposatu eta…

Read More

Ko-sorkuntza ekosistema: 2024ko ikasketak – Behatu eta Ebaluatu lantaldea

2024an egindako lana. Ebaluazio ebolutiboaren egitekoa Kosorkuntza ekosisteman. Zenbait ondorio: Duela urtebete, leku honetan bertan, planteatzen genuen galdera da ea nola planteatu behar den eraikitze fasean dagoen ekosistema baten ebaluazioa. Bada, urtebete beranduago, galdera beraren bueltan bilaketa prozesu betean dihardugu “Behatu eta ebaluatu” lantaldeko kideok. Horrek ez du esan nahi geldi egon garenik, ez eta…

Read More