FAQ
OHIKO GALDERAK
Ohiko galderak
Gizarteko erronken inguruan hausnartu, ikertu, esperimentatu, proiektuak partekatu eta ezagutza zabaltzen den elkargune bat da; dena eragile ezberdinen arteko lankidetzan oinarrituta eta dinamika berritzaileak erabilita.
Gizarte justuago eta berdinago bat lortzera zuzenduriko topagunea da. Arantzazulab-ek eraldaketa sozialera bideraturiko ikerketa, esperimentazioa eta sozializazioa sustatzen ditu, lau eremu nagusi hauetan: trantsizio ekologikoa, lana, elkarbizitza eta ongizatea.
Gure helburuak dira: Garapen komunitarioa (herritarren parte-hartzea eta ahalduntzea sustatzea); Saretzea eta Elkarlana; Irekiera eta nazioartekotzea; Erronka konplexuen inguruko Ikerketa, Formakuntza eta Sozializazioa.
Guk bultzatu nahi dugun gizarte berrikuntza balio jakin batzuekin lotzen da: komunitatearekin eta lankidetzazko gobernantzarekin. Hori da gure fokua.
Euskal gizartearen beharrizanak ulertuz, herritarren inplikaziotik heldu nahi diegu gizarte erronkei, eragile ezberdinen arteko elkarlanetik abiatuta.
Garapen komunitarioaren aldeko apustua egingo duen laborategia gara, komunitatea ahalduntzeko tresnak ikertu, esploratu eta esperimentatzeko elkargunea. Gaur egungo ziurgabetasun eta erronken aurrean, esfera pribatu-publiko-soziala konektatuko dituen gizarte berrikuntzako topagune bakarra izatea da gure berezitasuna.
Ikerketa, formakuntza programak, esperimentazioa -hainbat eragileren arteko esperimentazioko proiektu partekatuak -, herritarrekin ekimenak (deliberazio espazioak, eztabaida guneak, prozesu parte-hartzaileak), ezagutza sortu eta partekatzeko ko-sorkuntza guneak, hitzaldiak, gizarte berrikuntzaren inguruan sareak sortu bertako zein kanpoko eragileekin...
Bai, badira horrelako laborategiak eta gizarte berrikuntza zentroak (Kanadan, Eskandinabian, Australian, ...) eta horiekin konektatuko dugu, ezagutza ekarri eta lankidetza sareetan parte hartzeko.
Arantzazuk kulturan, euskaran, artean, arkitekturan, humanismoan eta izpiritualtasunean urte askotan emari etengabea eskaini dio gizarteari. Arantzazulab-ek jarraipena eman nahi dio izpiritu horri, eta gure herriari ekarpen baliozkoa egin. Gizartearekiko konpromiso sakona erakusten jarraituz egiten den guztiarekin, lurraldeko eragileekin elkarlanean.
Gizarteko erronka konplexuei modu kolektiboan erantzun nahi diegu: erakunde publikoak, gizarte eragileak, enpresak, nazioarteko eragileak, unibertsitateak, herritarrak, gizarte berrikutzan adituak…
Belaunaldi berriak eta gazteak erakarri nahi ditugu, baita gizarte berrikuntzara eta gizarte ekintzailetzara ere. Arantzazulab izan dadin etorkizuneko erronken inguruan ikasteko, hausnartzeko, eta esperimentatzeko beraientzat espazio.
Gizarte Berrikuntza Laborategiak ateak zabalik ditu gizarte erronken inguruko ikerketan, esperimentazioan edo sozializazioan elkarlanean parte-hartu nahi duen edonorentzat.
Zure, zuen guztion parte-hartzea eta kolaborazioa da Laborategiaren giltzarria. Arantzazulab.eus atarian izango duzu programazioaren berri, eta harremanetarako formularioa beteta, lantaldearekin konektatzeko aukera izango duzu.