GURI BURUZ

GIZARTE BERRIKUNTZAN & LANKIDETZAZKO GOBERNANTZAN ERREFERENTZIA ZENTRO

Laborategia

Bizi dugun aldaketa sakoneko garaian, gure etorkizunaz, gure herriaz eta euskal gizartearen erronken inguruan modu berritzailean hausnartzeko eta esperimentatzeko gizarte berrikuntza laborategia da Arantzazulab. Arantzazuko Gandiaga Topagunean kokatua, Gobernantzaren Berrikuntzan erreferentzia zentro eta gizarte berrikuntzan katalizatzaile gara.

Erronka konplexuen aurrean ezagutza berria, balio berriak eta egiteko modu berriak garatzeko ekintzak sustatuz eta dinamizatuz, 3 lan ildo nagusi ditu laborategiak: Ikerketa, Esperimentazioa eta Dibulgazioa.

Gure herriko erreferentziazko berrikuntza nodo eta herritarren topagune bihurtzea da Arantzazulab-en azken helburua.

laborategia-arantzazulab

Gure abiapuntua

Misioa, Bisioa, Balioak

Gizarte berrikuntza laborategiaren inguruan lurraldeko erreferentziazko eragileen adostasunetik eta lankidetzarako prestutasunetik abiatu zen laborategia, euskal gizarteari baliozko ekarpen bat egiteko erantzukizunetik.

Gure Misioa.

“Lankidetzazko Gobernantzaren inguruan ezagutza garatzeko gure herriko gunerik garrantzitsuena izatea,  herrigintzaren, erakunde sistemaren eta gizarte eragileen zerbitzura egongo dena”.

Gure Bisioa.

“Gizarte justuagoa, kohesionatuagoa, oparoagoa eta gizatiarragoa lortzeko erreferentziazko berrikuntza nodo eta herritarren topagune bihurtzea”.

Gure Balioak.

Arantzazun urtetan landutako tradizio humanista eta balioetatik eraiki da Arantzazulab. Guk balio horien gainean eraiki dugu laborategia eta horietan sakonduko dugu gure jardunean.

1- PERTSONEN ONGIZATEA: pertsonak erdigunean. Enpatia eta ongizatea.

2- ELKARLANA: botere banaketa, erabakigune partekatuak eta autoritate zirkularra. Komunitatea elkarlanean sortuz.

3- DIBERTSITATEAREN TOPAGUNEA: sentsibilitate eta askotariko ikuspegiak elkartzeko gunea.

4. HERRITIK ETA HERRIAREKIN: herriaren parte-hartzea eta herriaren zerbitzuan.

5. IZPIRITUALTASUNA: izpiritualtasuna indartuz eta izpiritualitate desberdinak barne bilduz. Bizitzaren zentzuaren bila.

6. BERRIKUNTZA:  etorkizunerako jarrera eraldatzailea. Ikuspegi berritzailea.

7. KULTURA ETA EUSKARA:  euskal kulturaren arnasbide eta suspertzaile.

8. IZAERA KRITIKOA:  gure esperientzietatik barneratu ditugun siniskeretatik banatzeko gaitasuna.

Gobernantzan eta Gizarte Berrikuntzan erreferentzia zentro

Arantzazulab Gobernantzan Erreferentzia zentro da Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizun Eraikiz estrategiaren markoan. Zer esan nahi du Gobernantzan Erreferentzia zentro izateak? Lankidetzazko Gobernantzaren inguruan, herritarrak eta erakundeen arteko gobernantza eredu berrien inguruan hausnartzeko, ikertzeko, esperimentatzeko, eta garatutako ezagutza hori Euskal Herriko erakundeen ekosistema ezberdinetan hedatzeko ardura dugu, besteren artean.

Horri lotuta, Arantzazulab-k misio argi bat du: “Lankidetzazko Gobernantzaren inguruan ezagutza garatzeko gure herriko gunerik garrantzitsuena izatea, herrigintzaren, erakunde sistemaren eta gizarte eragileen zerbitzura egongo dena”

Lankidetzazko Gobernantzaren inguruko ezagutza hori ikuspuntu teorikotik (ikerketatik, adituen parte-hartzetik), zein praktikotik (esperimentazioko ekimenetatik) garatuko dugu.

GAldundia_hor_elebi_2 copia
lantaldea-arantzazulab

Lantaldea

Diziplina anitzeko taldea gara, goi-mailako prestakuntza duena eta eskarmentu handiko profesionalek osatua. Laborategi berritzaile eta anbizio maila handikoa diseinatu, martxan jarri eta gorpuzteak motibatzen gaitu.  Eta gure misioaren eta helburuen inguruko konpromiso irmoa dugu.

Gobernantza eredua

Arantzazulab Gobernantza Kolaboratiboaren ereduan oinarrituriko egitasmoa da, askotariko pertsona, eragile eta entitateen arteko lankidetzaren fruitua. Zuzendaritza Batzordeak gidatuta, eta Aholku Batzordearen laguntzarekin, ekin dio bide-orri estrategikoari, espazio eta proposamen publiko-pribatu-sozial berritzailea garatzeko.

GRAFIKA2-12

Zuzendaritza Batzordea

GRAFIKA2-13

Aholku Batzordea

Arantzazu Gaur Fundazioa

Arantzazulab da Arantzazu Gaur Fundazioaren jarduera nagusia. 2008. urtean sortu zen fundazioa, eta egun Arantzazuko Frantziskotar Probintziak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Oñatiko Udalak, Mondragon korporazioak eta Kutxa Fundazioak osatzen dute.

argazkiak-arantzazulab-gizarte-berrikuntza-social-innovation-arantzazu-gipuzkoa

Arantzazuko ondarea

Arantzazuk kulturan, euskaran, artean, arkitekturan, humanismoan eta espiritualtasunean urtetan emari etengabea eskaini dio gizarteari eta hain justu ere, gizarte balioek iturri agortezina dute bertan. Iraganean, beraz, eta beti, apustu berri ausartek sekulako garrantzia izan dute Arantzazun.

Arantzazuko ondare kultura eta artistikoa ez da bakarrik altxor bat Arantzazun eta Euskal Herrian, Arantzazulab-en baitako arlo estrategiko eta Arantzazulab-i, eta sustatzen dugun gizarte berrikuntzari bereizgarritasuna ematen dion esparrua ere bada. Ildo horretan, Arantzazuko ondarea sustatzeko eta eraberritzeko prozesua bultzatzea, dinamizatzea, kudeatzea eta koordinatzea da gure egiteko nagusia esparru honetan.