Espezializazio eremuak
Azken aldian bolo-bolo dabil berrikuntza kontzeptua, enpresa, gizarte eta profesional eta askotariko espazioetan. Baina, gizarte berrikuntzaz ari garenean, zertaz ari gara? Zer da Gizarte Berrikuntza eta zertarako sortzen da laborategia?
Gizarte arloko berrikuntza "ikusezina"-z ari gara. Gizarte beharrei erantzuteko eredu sozial berria erabiltzea da Gizarte Berrikuntza. Murgilduta gauden eraldaketa sakonen aro konplexu honetan, gizarteak etorkizuneko erronkei aurrea hartzeko alternatiba eraldatzaileak behar ditu, pertsonen ongizatean eta lankidetzan oinarrituriko egitura eta irtenbide mistoak. Gaur egungo ziurgabetasun eta biharko mehatxuen aurrean, esfera pribatu-publiko-soziala konektatuko dituen esperimentazio markoak beharrezkoak dira, ibilbide handiko belaunaldiak eta promesa berriak uztartuko dituztenak.
Arantzazulab, beraz, gizarte justuago eta berdinago bat lortzeko herriaren topagune izango da, eraldaketa sozialera eta lehiakorrera bideraturiko ikerketa, esperimentazioa eta sozializazioa sustatuko dituena.
Arantzazulab-en bultzatu nahi dugun gizarte berrikuntza printzipio eta balio zehatz batzurekin lotzen da: komunitatearekin eta lankidetzazko gobernantzarekin. Horrek bereizten gaitu; eta hain justu, hori da Euskal Herria eraldatzeko eta zein mundu mailan errreferente izateko egin nahi dugun gizarte berrikuntza.
Lan eremuak
Ingurumena eta gizartegintza ardatz izango dituen proiektu eraldatzailea izan nahi du laborategiak, eta horretarako lau lan-ildo ditu jomugan: elkarbizitza, lana, trantsizio ekologikoa eta ongizatea, eta lau esparru horietan gizarteak izan ditzakeen arazoak eta beharrizanak abiapuntu gisa hartuta, irtenbide eta erantzun berritzaileren bila abiatuko da, elkarlanean.
Elkarbizitza
Lana
Trantsizio ekologikoa
Ongizatea
Garapen Iraunkorreko Helburuak
GIH 3. Osasuna eta ongizatea
Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.
GIH 4. Kalitate oneko hezkuntza
Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea.
GIH 5. Genero berdintasuna
Genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea.
GIH 8. Lan duina eta hazkunde ekonomikoa
Guztiontzako hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa eta jasangarria, enplegu betea eta produktiboa nahiz lan duina sustatzea.
GIH 10. Ezberdintasunak murriztea
Herrialde bakoitzean eta herrialdeen artean ezberdintasunak murriztea.
GIH 13. Klima babesteko ekintza
Neurri urgenteak hartzea klima-aldaketaren eta haren ondorioen aurka egiteko
GIH 16. Bakea, justizia eta instituzio sendoak
Garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan.
GIH 17. Itunak aliantzak sortzeko
Ezarpen-baliabideak sendotzea eta Garapen Jasangarrirako Munduko Ituna biziberritzea.