Arantzazulab-en hazten jarraitzen dugu!

Arantzazulab-en lantaldeak hazten jarraitzen du! Asko pozten gaitu Alazneren iritsierak!

Alazne Alberdi Alvaro Arantzazulab-eko Proiektu Kudeatzailea eta Erraztailea da, eta Berrikuntza Demokratikoko ekimenak diseinatzen, koordinatzen eta errazten ditu. Urte askotako esperientzia du TACSIn, Australiako berrikuntza sozialeko laborategi nazionalean, gobernuarekin, askotariko erakunde eta herritarrekin programak diseinatzen eta inplementatzen.

Aurretik, irakasle eta ikertzaile izan zen Mondragon Unibertsitatean. Diseinu Industrialeko Ingeniaritza Teknikoan Graduatua da Mondragon Unibertsitatean, eta Produktuen Diseinu Estrategikoko Masterra du TU Delft-en.