Kooperazioan sorturiko egitasmoa da. Lankidetza eta Gobernantza Kolaboratiboaren fruitua. Pertsonen ongizatea erdigunean jartzen duen sare anitza, bizia, irekia eta aktiboa.
Eraldaketa handienak elkarlanean bultzatutakoak dira. Etorkizuneko erronkei eta gizarteko beharrizanei modu kolektiboan erantzungo diegu. Entzute aktiboa, hausnarketa, elkarlana, elkar-ikaskuntza, sormena, ezagutza eta hezkuntza partekatua izango dira gizarte berrikuntzan jauzia egiteko arrakastaren giltzarriak.
Orain, lehen bezala, erronka globalek erantzun kolektiboak izango dituzte.
Erakunde publikoak
Gizarte Eragileak eta enpresak
Nazioartekoak
Unibertsitateak
Frantziskotarrak
Herritarrak
Erakunde publikoak
Ekarbizitzaren, lanaren, trantsizio ekologikoaren eta ongizatearen arloetan ari diren erakunde, elkarte, zerbitzu, politika eta herri-ekimenekin lan egingo dugu, testuinguru berrietara egokitzen laguntzeko eta lan egiteko modu berrietara eramateko.
Euskal gizartearen agenda politikoan herritarrek duten inplikazioari eta parte-hartzeari dagokion espazioan esku hartuko du laborategiak, eta beraz, Euskal Herriko instituzio publiko guztien kolaborazioa eta babesa ezinbestekoak dira Arantzazulab-en.
Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, esate baterako, lankidetza estuan ari gara Etorkizuna Eraikiz ekimenaren baitan. Izan ere, Lankidetzazko Gobernantzaren esparruan Erreferentzia Zentro gisa kokatuko da Arantzazulab. Horrek herritarrak eta erakundeen arteko gobernantza eredu berrien inguruan ikertzeko, esperimentatzeko, posizionatzeko eta aitzindari izateko hauspoa ematen dio Arantzazulab-i.
Gizarte Eragileak eta enpresak
Gizarte lehiakortasuna eta ekonomia baldintza duinak bermatuko dituen etorkizuna eraikitzea dugu helburu. Etorkizun horretan, askotariko esparru eta sektoreetan balioa gehituko duten enpresa eta eragileen ekarpen eta lankidetza giltzarri izango dira.

Arantzazutik, eta herriarekin elkarlanean, Gizarte Berrikuntza Laborategi irekia gara. Mundura begira, gizarte globalaren erronkei aurre egiteko lan egiten dugu. Eta, horretarako, ezinbestekoa da nazioarteko eragile erreferenteekin lankidetza sareak jostea, esperientzia aurreratuetatik ezagutza hartzea eta eragin ahalmenak batzea.
Unibertsitateak
Ikerketa eta ezagutza dira Arantzazulab-en oinarrietako bat. Etorkizuneko erronkei aurrea hartzeko eta eraldaketa sustatzeko, ezinbestekoa da ikerketa berritzaileak, ausartak eta sendoak garatzea. Horretarako, Euskal Herriko erreferentziazko hezkuntza erakundeek laborategiaren lankidetza sarean espazio berezia hartuko dute. Etorkizuneko arazoei eta beharrizanei erantzungo dieten ezagutza sortzeko gunea izango da Arantzazulab. Iraganetik, gaur, biharko egunerako, asko dugu ikasteko.

Arantzazuren sustraiak ditugu ardatz: lurraldea, kultura, hizkuntza, eta espiritualtasunaren balio sendoetatik abiatu gara. Pertsonak erdigunean jarrita. Herritik, mundura begira.
Arantzazu frantzizkotar ordenaren espazioa izanik, ezinbestekoa da frantzizkotarren eta Arantzazulab-en arteko etengabeko elkarrizketa eta elkarlana. Frantziskotarrak Arantzazulab-en eragile aktiboak izango dira eta gizabideko prozesuak bideratzeko eredua ezarriko dute.
Herritarrak
Gizarte berrikuntzako prozesu egokienak lankidetzaren bidez sortu, garatu eta sendotzen direla kontuan hartuz, Arantzazulab pertsonekin lan egingo duen laborategia izango da. Pertsonak izan behar dira lanaren, elkarbizitzaren, trantsizio ekologikoaren eta ongizatearen inguruan sortuko diren berrikuntza prozesuen erdigunean. Arantzazulab guztion topagune, herriaren elkargune izan dadin. Nola esperimentatu herriarrekin? Espazio egituratuetan: formakuntza prozesuetan, deliberazio prozesuetan, herritarren parte-hartzea sustatzen duten proiektu esperimentaletan,…
Era berean, gazteak erakarri nahi ditugu gizarte berrikuntzara eta gizarte ekintzailetzara Arantzazulab izan dadin etorkizuneko erronken inguruan ikasteko, hausnartzeko, eta esperimentatzeko beraientzat espazio.
Herritarrak
Gizarte berrikuntzako prozesu egokienak lankidetzaren bidez sortu, garatu eta sendotzen direla kontuan hartuz, Arantzazulab pertsonekin lan egingo duen laborategia izango da. Pertsonak izan behar dira lanaren, elkarbizitzaren, trantsizio ekologikoaren eta ongizatearen inguruan sortuko diren berrikuntza prozesuen erdigunean. Arantzazulab guztion topagune, herriaren elkargune izan dadin. Nola esperimentatu herriarrekin? Espazio egituratuetan: formakuntza prozesuetan, deliberazio prosesuetan, herritarren parte-hartzea sustatzen duten proiektu esperimentaletan,…