Lan-eskaintza: Administrazio eta azpiegituren arduraduna

Arantzazulab-en ADMINISTRAZIO ETA AZPIEGITUREN ARDURADUN baten bila gabiltza.

Kontratu mota eta iraupena: epealdi mugatua (6 hilabete gutxienez, luzatzeko aukerarekin), amatasun-baja bat betetzeko.

LANAREN BETEBEHARRAK 

1. Kudeaketa ekonomikoa eta legalaren arduraduna izango zara:

  • Aurrekontuen kudeaketa eta deskarguak: kontrol ekonomikoa.
  • Kontuen kudeaketa eta jarraipena, fakturen ordainketa, kudeaketa…
  • Kontuen auditorien arduraduna izango zara: jarraipena, kudeaketa…
  • Diru publikoaren onuraduna izanda, hainbat prozesu bete beharko dituzu sistematikoki: kontratazio garaian, giza-baliabide arloan, zuriketa egin behar den momentuan…
  • Giza-baliabideak kudeatzeko prozesu basikoak antolatu beharko dituzu Zuzendaritzarekin batera eta ondoren bere jarraipena egiteko.
  • Praktika-kontratuen eta bekadunaren jarraipena egingo duzu, eta hortik eratorritako tramiteen kudeaketa. 
  • Iturri ekonomiko berriak lortzeko, Zuzendaritzatik markatuko diren laguntza programa desberdinetara aurkezteko lanketak egin beharko dituzu.
  • Ekarpenen kontrola eta estrategiaren definizioan zuzendaritzari laguntza emango diozu.

2. Ekosistemaren kudeaketa

Fundazioak kudeatzen dituen zerbitzu ezberdinak kudeatzea (Gandiaga Topagunea batzar zentroa, zein Arantzazuko ekosisteman diren beste zerbitzuen eskaintza zabala), eta hori ikuspegi osoarekin eta Gizarte Berrikuntza Laborategiarekin elkarlaneko guneak uztartuz egitea. Bestalde, eta ikuspegi integral horrekin, Arantzazuko ondarea sustatzeko eta eraberritzeko prozesuarekin koordinatuta eta sinergiak bilatuta bultzatzea, kudeatzea eta koordinatzea da alor honen beste zeregin nagusia. 

3. Azpiegituren kudeaketa eta mantenua

Azpiegituren mantenua eta horietatik sortzen diren beharrak erantzun eta kudeatu behar dira (hornitzaileen kudeaketa eta jarraipena, gastuen kontrola).

Formakuntza:

Goi-mailako ikastetak: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan, Zuzenbidean, Industria Antolakuntzaren Ingenieritzan edo Humanitate eta Enpresan Gradua edo Lizentziatua, zein antzerakoak.

Hizkuntzak:

Ezinbestekoa: Euskara (EGA) eta Ingelera (C1)

Esperientzia:

Ezinbestekoa da 4/5 urteko gutxieneko esperientzia enpresa kudeaketa eta kontrol ekonomikoan, eta bezeroen kudeaketan. Aurretiko eskarmentua Fundazio batean eman izana balioetsiko da.

Bestelako ezagutza eta trebetasunak:

  • Pertsona dinamikoa, proaktiboa eta harremanetarako gaitasun handia duena.
  • Bertako zein nazioarteko proiektuetan finantzazio iturriak atzematen edo/eta diru-laguntza kudeaketan esperientzia izatea kontuan hartuko da.

Gure lantaldearen parte izan nahi baduzu, bidali zure CVa helbide honetara: info@arantzazulab.eus

Epea: 2024ko otsailaren 7a arte

Zatoz Arantzazulab-era!