Lan-eskaintza: Batzar Zentroko kudeatzailea
Lanpostuaren deskribapena
Gandiaga Topagunea Batzar Zentroan “Batzar Zentroko kudeatzaile” baten bila gabiltza.
Gandiaga Topagunea: www.gandiagatopagunea.eus
Kontratu mota eta iraupena: 6 hilabeteko frogaldia, eta kontratu mugagabea egiteko aukera.
LANAREN BETEBEHARRAK ETA ARDURAK:
Gandiaga Topagunea Batzar Zentroaren kudeaketa:
- Gandiaga Topagunea Batzar Zentroko bezeroen ardura eta arreta zuzena eta zerbitzuen kudeaketa osoa, eta hori etengabeko hobekuntzaren ikuspegiarekin egitea. Eskaerak jasotzea, aurrekontuen kudeaketa eta fakturazioa, bezeroak erakartzeko oinarrizko merkaturatze-zereginak.
- Ekitaldien antolaketa integrala: bezeroen beharren araberako ekitaldiak eta bilerak diseinatzea eta horretarako zerbitzuen eta hornitzaileen kudeaketa eta koordinazioa (catering, behar teknikoak, itzulpen zerbitzuak, garbiketa, Arantzazuko ostatu eta beste zerbitzuekin koordinazioa …). Aretoen prestaketa, muntaia eta desmuntaia lanak
- Gandiaga Topaguneko harrera zerbitzua.
- Administrazioko oinarrizko lanak burutzea (Telefonoa; Stock-a, inbentarioa eta eguneroko jardunerako beharrezkoak diren baliabideak gainbegiratzea eta bulegoko materialen eskaerak burutzea).
- Fundazioko Administrazio arduradunarekin koordinazio zuzena: aurrekontuen kudeaketa; fakturazioa; Batzar zentroaren eta azpiegituren erabilera eta mantentze beharren kontrolean laguntzea (hornitzaileen kudeaketa, jarraipena eta gastuen kontrola).
- Fundazioak kudeatzen dituen beste aktibitateekin (Arantzazulab, Demokraziaren Berrikuntzarako Laborategia, Arantzazuko Ondarearen kudeaketa …) elkarlaneko guneak uztartzea eta behar ezberdinetan laguntzea.
Baldintzak
Formakuntza:
Goi-mailako ikasketak (Unibertsitate Gradua edo LHko Erdi-Mailako eta Goi- Mailako Heziketa-Zikloak): Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan, Turismoan, Marketing alorrean, Industria Antolakuntzaren Ingenieritzan edo Humanitate eta Enpresan Gradua zein antzerakoak.
Hizkuntzak:
Ezinbestekoa: Euskara (EGA). Ingeleraren ezagutza positiboki baloratuko da.
Esperientzia, ezagutza eta trebetasunak:
- Ezinbestekoa da 4/5 urteko gutxieneko esperientzia bezeroen kudeaketan edo enpresa kudeaketan.
- Batzar zentroen kudeaketan, ekitaldien diseinu eta kudeaketan, zein askotariko bezero eta hornitzaileen kudeaketan aurretiko eskarmentua eta esperientzia izatea balioetsiko da.
- Pertsona dinamikoa, proaktiboa eta harremanetarako gaitasun handia duena.
- Lanaldi presentziala.
- Ezinbestekoa: autoa eta gidabaimena.
Gure lantaldearen parte izan nahi baduzu, bidali zure CV-a helbide honetara: info@gandiagatopagunea.eus
Epea: 2025eko urtarrilaren 17a arte.
Lan-talde dinamiko baten parte izan nahi baduzu, harreman sareak lantzea gustatzen bazaizu, askotariko ekitaldiak diseinatu eta prestatzeko sormena garatu nahi baduzu eta gauza berriak ikasteko gogotsu bazaude hau da zure aukera, zatoz Gandiaga Topagunea Batzar Zentrora eta Arantzazulab-era!
Gandiaga Topaguneari buruzko informazio gehiago:
Gandiaga Topagunea Arantzazun kokatzen den Batzar Zentroa da, Euskal Herriak dituen ingurune pribilegiatuetako baten bihotzean Topaketak, bilerak, kongresuak, jardunaldiak, mintegiak, grabazioak, eta ekitaldi ezberdinak ezinbesteko tresna bilakatu dira pertsonen eta proiektuen kudeaketa egoki baterako, eta sakon pentsatzeko, erabakitzeko eta lan egiteko, askotariko bezeroen beharretara egokitutako balio eta erabilera anitzeko espazioak eskaintzen ditugu. Gandiaga Topagunea: www.gandiagatopagunea.eus
Arantzazu Gaur – Arantzazulab Fundazioak kudeatzen du Gandiaga Topagunea Batzar Zentroa. Fundazioak bi jarduera nagusi ditu: batetik, Demokraziaren Berrikuntzarako laborategia garatzea da helburu nagusia: www.arantzazulab.eus. Horretarako gobernantzaren eraldaketa sustatzen du, eta laborategiaren helburua lankidetzazko gobernantzan sakontzea eta berau hedatzea da, herritarrak ahalduntzeko, herri politiketan lankidetzazko gobernantza sustatzeko eta demokrazian sakontzeko. Beste alde batetik, eta Fundazioaren egiteko horren osagarri, Arantzazu sustatzeko eta eraberritzeko prozesua bultzatzea, dinamizatzea, kudeatzea eta koordinatzea da Fundazioaren bigarren jarduera nagusia, bere barne hartzen dituelarik, besteak beste, Gandiaga Topagunea batzar zentroaren kudeaketa, eta Arantzazu-ko ondarearen kudeaketa eta hau gizarteratzeko ekimenak sustatzea.