Gizarte berrikuntza ekosistemen nazioarteko topaketa egin da Arantzazun

The first global gathering of social innovation leaders

Europako hamaika herrialdetako eta Canadako gizarte berrikuntzako 20 liderrek hurrengo urratsei forma eman diete gizarte berrikuntzako nazioarteko ekosistema bat sortzen hasteko. 

Apirilaren 24tik 26ra gizarte berrikuntza liderren taldea Arantzazun bildu da lankidetzarako gunea eratzen jarraitzeko eta hurrengo urratsak adosteko. Finlandiatik, Irlandatik, Estoniatik, Maltatik, Belgikatik, Norvegiatik eta Euskal Herritik etorritako gizarte berrikuntza liderrek, pentsalariek eta profesionalek, katalizatzaileek eta berrikuntza-ekosistemetako eragileek hartu dute parte topaketan. Berrikuntza ekosistemen ordezkariez gain, beste aholku-kontseilu bat ere badago, Kanada eta Frantzia bezalako nazio txiki eta estatu handiagoetako sistema eraldatzaileetako adituez eta profesionalez osatua. 

Egungo aldaketa-maila globalean gure eskala oso txikia da. Hala ere, datozen aldaketek agenda berri bat garatzera eramaten gaituzte. Mundu berri horren erronkei arrakastaz erantzun nahi baldin badiegu, mundua ikusteko eta antolatzeko modu berriak behar ditugu. Izan ere, erakunde publikoen, pertsonen eta gizarte antolatuaren arteko harreman– eta lankidetza-sare bat indartuz soilik erantzun ahal izango diegu gizarte gisa ditugun erronkei. Sare horiek indartzeko, funtsezkoa da etorkizuneko instituzioak, erakunde eta agenteen arteko harremanak eta gobernantza-ereduak aztertzea eta aktibatzea. Berrikuntza-ekosistemekin lan egin behar da sare horiek eraikitzeko. 

The first global gathering of social innovation leaders

Nazioarteko gizarte berrikuntza ekosistema honek munduko lurralde, eskualde, nazio edo estatu aurreratuen sare bat sortu nahi du, Euskal Herriko eskala, ezaugarri soziokultural eta ezaugarri ekonomikoekin alderatzeko modukoak eta, gainera, berritzaileak izango direnak. Hala, berrikuntzaren arloan praktika aurreratuak dituzten zenbait eskualde eta herrialde identifikatu dira. Nazioarteko Berrikuntza Ekosistema  honen helburua da hainbat eskualdetan egiten ari diren eraldatze-ahaleginak lotzea, ikasitakoa partekatzea eta ezagutza berria lankidetzan garatzea.  

2022an, Arantzazulab-en Fellowship programaren esparruan, Michelle Zucker-ek ikerketa bat jarri zuen abian nazioarteko berrikuntza-ekosistemak aztertzeko, eta horien funtsezko euskarriak zein elementuak zein atzemateko. Ikerketa horretatik abiatuta, punta-puntako praktikak identifikatu genituen, eta pertsona horiek biltzea erabaki genuen, nazioartean gertatzen ari diren berrikuntza-ahaleginak nola lotu ditzakegun hausnartzeko. 2023an, Nazio Txikien Aliantza jarri genuen martxan, eta berrikuntza-ekosistemen hainbat líder gonbidatu genituen ekimena kokatzen hasteko. Urtarriletik apirilera bitartean, oinarrizko lan-programa garatu dugu, astero bilduz elkar ezagutzeko, gure lana partekatzeko eta esperimentazio partekatuetarako guneak ikusten hasteko. 

Arantzazun hiru egunez biltzeak aukera eman digu lankidetza hurrengo mailara eramateko. Bakoitzaren lanean sakondu dugu, gure jardunean topatzen ari garenaz hausnartu dugu, eta esperimentuak imajinatu ditugu gure ezagutzan sakontzeko eta lankidetza praktikara eramateko.

Eskerrik asko guztioi zuen ekarpenengatik!

 

Jaakko Porokoukka Sitra (Finland)
Teele  Pehk Domus Partensis (Estonia)
Gonca  Kara Demir Innovation System Builder – Malta College for Arts, Science and Technology (MCAST)
Sarah Prosser Working on a variety of initiatives in Ireland and Norway
Michelle Baldwin Community Foundations Canada – Leading the Transition Innovation Group
Ana  Gomez Well Being Economy Alliance
Bria Davis
Jayne  Engle Dark Matter Labs
Gorka  Espiau ALC (Basque Country)
Anthony Zacharzewski The Democratic Society
Antonio  Casado EHU – Basque Country University – Aktiba research group (Basque Country)
Anna Grant Sitra – Nature and daily life team. Sustainability solutions (Finland)
Stéphane  Vincent La 27e Région – co-founder and director
Sylvine  Bois-Choussy La 27e Région – International cooperation
Naiara  Goia Arantzazulab – Managing Director
Michelle  Zucker The Long Conversation Studio
Joanna Petkiewicz The Long Conversation Studio
Ione Ardaiz Arantzazulab – Projects Lead
Ane Miren Valenciano Arantzazulab – Projects Coordinator