Demokrazia deliberatiboak hartu du Arantzazu
Bi egunez estatu Espainiarreko eta Portugalgo demokrazia deliberatiboaren sustatzaileen sarearen topaketa egin da Arantzazulab-ek eta Deliberativa-k antolatuta.
Espainiar estatuko eta Portugalgo hainbat eragile eta erakundeetako ordezkariak batu dira ekainaren 27an eta 28an Arantazulab-en egin den topaketan. Sarea n 2023ko urtearen hasieran jarri zen abian eta 81 pertsonek parte hartzen dute egun: Instituzioak (15 ordezkari), Prozesu diseinatzaileak/antolatzaileak (22 profesional), Erraztaileak (11 ordezkari), Akademia (20 ordezkari) eta Sustatzaileak (13).
Horrela, lurralde ezberdinetan Herritarren Batzarrak eta deliberazio prozesuak sustatzen, diseinatzen eta ezartzen ari diren berrikuntza profesionalak, gobernuetako ordezkariak, unibertsitateko ikertzaileak, diseinatzaileak eta erraztaileak elkarrekin bi egunez lan egin dute. Elkarrekin sare bat eraikitzeko lana azken hilabeteetan abian da eta eragileen arteko online bidezko hainbat bilera izan badira ere, gaurkoa izan da aurrez aurre elkartu diren lehen aldia, elkar hobeto ezagutzeko, esperientziak trukatzeko eta datozen hilabeteetarako bide-orria zehazteko helburuarekin.
Demokrazia deliberatiboaren sustatzaileen sare hau lehen urratsak ematen ari da, eta Arantzazulab-en egindako topaketan gogoetak eta lanketak egin dira bi eremu nagusitan: deliberazioaren praktikan sakontzeko gakoak eta demokrazia deliberatiboaren sustapenerako baldintzak. Erakunde ezberdinetako ordezkariek oso positiboki baloratu dute egonaldia.
Arantzazulab-en esperientzia
Arantzazulab-ek bere esperientzia, ikasketak eta hurrengo urratsak partekatu ditu topaketan. Lankidetzazko gobernantza praktikara eramateko tresna bat bezala, demokrazia deliberatiboarekin esperimentatzeko hautua egin zen laborategiaren lehen urtean. Bi “Herritarren Batzar” sustatu eta abian jarri ditugu (Tolosako Herritarren Batzarra: Link; Gipuzkoako Herritarren batzarra: link) modu aitzindarian lehenengoz gurean. Gainera EAE mailan prozesu berrien diseinu lanetan ari gara (Euskadiko Klima Batzarra, eskualde mailako beste prozesu batzuk, eta abar). Prozesu hauek lankidetzazko gobernantzan eta berrikuntza demokratikoan sakontzeko aukera ematen digute eta erakunde publikoen eta herritarren arteko harreman eredu berriak aktibatzen dituzte. Bi egitasmo hauekin Arantzazulab-en azken helburua da demokrazia deliberatiboaren inguruko ezagutza garatzea, tokiko gaitasunak sortzea eta euskal erakundeetan deliberazio prozesuak instituzionalizatzeko baldintzak bermatzea euskal erakundeetan herritarrak erabaki publikoetan inplikatzeko deliberazio tresna hau modu egonkorrean txertatuz.