Gipuzkoak klik egin du GOSE EZA helburuaren alde
Kutxa Fundazioak eta Arantzazulab-ek sustatzen duten Hitzetatik – Ekintzetara egitasmoaren lehen fasea amaitu egin da. Gipuzkoako Foru Aldundiak babestuta, proiektuaren balorazioa positiboa da. Gizartea Gose ezari aurre egiteko “KLIK Programarekin” inplikatu da eta kasu batzuetan emaitzek aurreikuspen guztiak gainditu dituzte. Maiatza eta ekaina bitartean, Hitzetatik – Ekintzetara programak Gipuzkoa zeharkatu du. 2030 Agenda herritarrei hurbiltzeko eta gipuzkoarren inplikazioa aktibatzeko helburuarekin, Hitzetatik – Ekintzetara ekimenak jarduera-programa bat izan du, kausari modu desberdin, hurbil eta erakargarrian ekarpena egitera bideratua.
Izan ere, hori da egitasmoaren asmo nagusia: Agenda 2030aren baitan gizarte gisa ditugun erronketan inpaktu positibo bat eragiteko modu berriak erraztea. Hitzetatik – Ekintzetara proiektuaren lehen edizio hau, esaterako, Garapen Jasangarrirako 2. Helburuan fokatu da: gose eza. Erronkari heltzeko eta jarduera-programa sortzeko, Kutxa Fundazioa eta Arantzazulab kausa horren inguruan lan egiten duten Gipuzkoako 3. sektore eko-sozialeko 23 eragilerekin lankidetzan aritu dira.
9 KLIK-en emaitzak
Antolatzaileek esperientziaren balorazio positiboa egin dute: Parte hartu duten pertsonekin hitz egitean oro har, gustura aritu direla adierazi digute, gaiak duen lazgarritasunagatik “mugituta” aterata ere esperientzia oso aberasgarriak izan direla. Batzuk aurretik ere parte hartzen zuten batean edo bestean, eta beste batzuk berriz konpromiso kolektiboarekin lehen esperientzia izan dute. KLIK Programak esperientzia esanguratsuak eragin nahi zituen, eta hala egin du. Jatorkin Elkarteak, adibidez, Aieteko jangela sozialeko ateak ireki zizkien herritar guztiei eta jatorri eta egoera anitzeko 100 pertsona inguruk bazkaria partekatu zuten egunero.
Tolosan eta Ordizian hainbat ekimen antolatu ziren kalteberatasun-egoeran dauden pertsonentzako produktu freskoak biltzeko. Tolosako Zutani Elkartearen “Jarri beste bat” bilketak 1.000 kg fruta eta barazki lortu zituen eta 100 familiari laguntzeko balio izan zuen. Ordiziaren kasuan, Lagunkiro eta Delikatuz Elkarteek antolatutako “Elikagai freskoen azoka solidario” ekimenak 1.515 dohaintza lortu zituen eta, udalerriko ikasleen inplikazioari esker, Ordiziako hainbat familiari laguntzeko behar dituzten ia 1.700 produktuetatik oso gertu.
Gipuzkoako Elikagaien Bankuak iazko elikagaien %37 gehiago bildu zituen beren udaberriko bilketan. Eta horri batuz Gipuzkoan zehar 40 denda txikitik gora batu ziren euren establezimenduetan bilketak egitera. Taldean klasifikazioa egiteko KLIK-ari esker, espero baino 3 egun lehenago amaitu zituzten lanak Oiartzungo biltegian.
Oreretako ikastola urte honetako Kilometroetako antolatzaile bezala kausarekiko batu eta Asmoz eta Enraiza Derechosen eskutik elikadura xahuketaren datuak kalera atera dituzte. Real Sociedad Fundazioa ere inplikatu da ekimenean. Fundazioaren egunean 250 zale baino gehiagok elikagaiak eman zituzten Herritarren Harrera Sarerako prestatu zen bilketa-gunera.
Hurrengo urratsak
Une honetan lantaldea TOPAK jaialdian lanean dihardu, egitasmoaren hurrengo mugarrian, hain zuzen ere. Topaketa urrian izango da eta bizitako esperientziak ospatu eta elkarbanatzeko unea izango da. Honez gain, jaialdiaren asmoa da gizartea berriro aktibatzea, mugimendu kolektiboak gizarte gisa ditugun erronkei heltzeko duen garrantzia bistaratu eta azpimarratuz. Eta hortaz urrian zehar ere KLIK programa abian izango da.
