Lan-eskaintza: “Berrikuntza egitasmoen kudeatzailea eta erraztailea”
“Berrikuntza egitasmoen kudeatzailea eta erraztailea”
Lanpostuaren deskribapena
Arantzazulab-en estrategiaren markoan demokraziaren berrikuntzako egitasmo batzuen diseinua, plangintza, garapena eta koordinazioa kudeatuko du.
Zeregin nagusiak
- Arantzazulab-en lan metodologiarekin lerrokatuta eta laborategiaren misioari ekarpena eginez, egitasmoen kudeaketa osoa eta fase guztien exekuzioa eta koordinazioa: Harreman sareak garatu; Elkarlana irudikatu eta egingarri egin; Esperimentaziorako baldintzak eta gaitasunak garatu; Ko-sorkuntza; Sistematizazioa eta hedatzea.
- Saioak eta sareak erraztea: Askotariko eragileen lansaioak, bilerak, sareak dinamizatu eta erraztu.
- Ezagutzaren dibulgazioan laguntzeko euskarri eta material ezberdinak sortzea eta diseinatzea.
- Arantzazulab foro ezberdinetan aurkeztea.
Lanposturako ezagutza eta gaitasunak
- Esperientzia: Antzeko zereginetan 10 urte baino gehiagoko esperientzia frogagarria. Positiboki baloratuko da berrikuntzako proiektuen diseinuan edo koordinazioan esperientzia izatea (erakunde eta eragile ezberdinekin lankidetza eta parte-hartze prozesuen dinamizazioan eskarmentua, metodologia berritzaileen ezagutza). Modu berean laborategiaren esparruaren ezagutza eta ulermena izatea ere baloratuko da (Demokrazia eta kultura demokratikoa, Demokraziaren Berrikuntza, Gobernantza, Berrikuntza Publikoa, Diseinua), baita Euskal Herriko testuinguruaren ezagutza izatea ere (erakunde sistemaren antolaketa eta gizarte eragile sarea ezagutzea).
- Formakuntza: Goi mailako ikasketak: Soziologia, Politika Zientziak, Humanitateak eta Enpresa, Diseinua, Ingeniaritza, zein antzerakoak.
- Hizkuntzak: Ezinbestekoa Euskara maila altua, hitz egiteko eta idazteko (EGA edo baliokidea) eta Ingelera (B2 edo altuagoa). Beste hizkuntzaren baten ezagutza aintzat hartuko da.
- Bestelako gaitasunak eta jarrerak: Berrikuntza proiektuei forma emateko eta lankidetzazko prozesuetan ekintzarako gaitasun hauek izango dituen pertsona bilatzen dugu:
- Harremanak eta elkarlanak errazteko gaitasunak;
- Esperimentazio berritzailea diseinatu eta sustatzeko gaitasunak;
- Lidergoa: hasierako momentutik proiektuen gidaritza hartzeko prestutasuna;
- Komunikazio argia: eduki konplexu eta berritzaileak azaltzeko trebezia, komunikatzeko edukia pertsona eta testuinguruaren arabera egokituz;
- Izan beharreko jarrerak: jakin-mina eta etengabeko ikasketa, ekintzara bideratua egotea, malgutasuna, ausardia, erresilientzia, enpatia.
Lan-baldintzak
- Jardunaldi osoko lanpostua da eta iraupen mugagabekoa.
- Kontratuak 6 hilabeteko probaldia izango du.
- Lantokia Arantzazun (Oñatin) izango da, Arantzazulab-en egoitzan. Egun batzuetan kolaboratzaileen lekuan lan egin beharko du egitasmoen arabera. Eta beste egun batzuetan etxetik lan egiteko malgutasuna ere izango du.
- Gidabaimena eta autoa izatea eskatzen da.
Arantzazulab-ek eskaintzen duen aukera
Demokraziaren Berrikuntzaren esparruan aitortza lortu duen laborategi berritzaile eta anbizio handiko baten parte izateko aukera.
Euskal Herriko eta nazioarteko erreferentziazko sareen parte izateko aukera, eta erakunde interesgarriekin eta askotariko pertsonekin lankidetzan jarduteko aukera. Etengabeko ikaskuntzarako eta eraldaketarako aukera.
Ikerketako eta esperimentazioko ekimen ezberdinak dinamizatzeko aukera.
Herri bezala etorkizun demokratikoago eta bidezkoago bat eraikitzeko ahaleginean eta estrategietan ekarpen bat egiteko aukera, horretarako esperientziak, balioak eta egiteko moduak sustatuz.
Arantzazulab-i buruz: www.arantzazulab.eus
Gurekin lan egin nahi duzu?
- Bidali CV-a eta motibazio eskutitza email helbide honetara: alab@arantzazulab.eus
- Epea: apirilak 8, 12.00h