Lan-eskaintza: “Demokraziaren Berrikuntzako proiektuen ikerlaria eta kudeatzailea”

“Demokraziaren Berrikuntzako proiektuen ikerlaria eta kudeatzailea”

Arantzazulab-en estrategiaren markoan, demokraziaren berrikuntzako egitasmoen diseinu eta garapenean parte hartuko du, ikerketa eta ekintza uztartuz. Demokraziaren Berrikuntzako eta Gobernantzaren eremuko analisi, joera eta esperientziak aztertuko ditu estrategia eta proiektu berrien diseinua informatzeko. 

Zeregin nagusiak 

  • Demokraziaren Berrikuntzako eta Gobernantzaren esparruko ikerketak eta testuinguruaren azterketak laborategiaren egitasmoekin eta estrategiarekin lotzea.
  • Arantzazulab-en lan metodologiarekin lerrokatuta eta laborategiaren misioari ekarpena eginez,  egitasmoen diseinuan, exekuzioan eta  koordinazioan bidelaguntzea.
  • Saioak eta sareak erraztea: Askotariko eragileen lan saioak, bilerak , sareak dinamizatu eta erraztea.
  • Arantzazulabek garatutako ezagutzaren dibulgazioa eta narratiba indartzen laguntzea eremuko analisi eta azterketak baliatuz.

 Lanposturako ezagutza eta gaitasunak 

  • Esperientzia: Antzeko zereginetan 5 urte baino gehiagoko esperientzia frogagarria. Laborategiaren esparruaren ezagutza eta ulermena izatea (Demokrazia eta kultura demokratikoa, Gobernantza, Berrikuntza Publikoa, Demokraziaren Berrikuntza, Diseinua). Euskal Herriko testuinguruaren ezagutza: erakunde sistemaren antolaketa eta gizarte eragile sarea ezagutzea. Proiektuen kudeaketan esperientzia izatea positiboki baloratuko da. 
  • Formakuntza:  Goi mailako ikasketak: Soziologia, Politika Zientziak, Antropologia, Humanitateak, edo antzekoak. 
  • Hizkuntzak: Ezinbestekoa euskara maila altua, hitz egiteko eta idazteko (EGA edo baliokidea) eta Ingelera (B2 edo altuagoa). Beste hizkuntzaren baten ezagutza aintzat hartuko da.  
  • Bestelako gaitasunak eta jarrerak: gaitasun hauek izango dituen pertsona bilatzen dugu:
    • Kontestua ulertu eta zentzua ematea (gaitasun analitikoa).
    • Harremanak eta elkarlanak errazteko gaitasunak.
    • Komunikazio argia: eduki konplexu eta berritzaileak azaltzeko trebezia, komunikatzeko edukia pertsona eta testuinguruaren arabera egokituz.
    • Izan beharreko jarrerak: jakin-mina eta etengabeko ikasketa, ekintzara bideratua egotea, malgutasuna, gogoetarako gaitasuna, erresilientzia, enpatia.

Lan-baldintzak

  • Jardunaldi osoko lanpostua da eta iraupen mugagabekoa.
  • Kontratuak 6 hilabeteko probaldia izango du. 
  • Lantokia Arantzazun (Oñatin) izango da, Arantzazulab-en egoitzan. Egun batzuetan kolaboratzaileen lekuan lan egin beharko du egitasmoen arabera. Eta beste egun batzuetan etxetik lan egiteko malgutasuna ere  izango du.  
  • Gidabaimena eta autoa izatea eskatzen da.

Arantzazulab-ek eskaintzen duen aukera  

Demokraziaren Berrikuntzaren esparruan aitortza lortu duen laborategi berritzaile eta anbizio handiko baten parte izateko aukera.  

Euskal Herriko eta nazioarteko erreferentziazko sareen parte izateko aukera,  eta erakunde interesgarriekin eta askotariko pertsonekin lankidetzan jarduteko aukera. Etengabeko ikaskuntzarako eta eraldaketarako aukera.

Ikerketako eta esperimentazioko ekimen ezberdinak dinamizatzeko aukera.  

Herri bezala etorkizun demokratikoago eta bidezkoago bat eraikitzeko ahaleginean eta estrategietan eragiteko eta ekarpen bat egiteko aukera,  horretarako esperientziak, balioak eta egiteko moduak sustatuz. 

Arantzazulab-i buruz: www.arantzazulab.eus

Gurekin lan egin nahi duzu? 

  • Bidali CV-a eta motibazio eskutitza email helbide honetara: alab@arantzazulab.eus 
  • Epea: apirilak 8, 12.00h