Arantzazulaben eredua ezagutu dute Goierriko eraldatze prozesuaren baitan

arantzazulab-goierri-albistea-IL

Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen duen ‘Etorkizuna Eraikiz’ programaren baitan, eskualde mailako lanketa egiten ari dira Goierrin Julen Mendozak eta Goeikik, Goierriko Garapen Agentziak, gidatuta. Lehen fasean bailarako erronka nagusiak (etorkizuneko lana, landa eremuaren esparrua edota eskualdearen gobernantza) identifikatu ostean, bigarren fasean murgilduta daude. Berrikuntza irekiaren bidetik, eraldaketari ekiteko ereduak ezagutzen aritu dira Agirre Lehendakaria Center (ALC), Arantzazulab eta Debagoiena 2030 ekimenen eskutik.

Naiara Goiak, Arantzazulabeko zuzendari nagusiak, Arantzazuko Gizarte Berrikuntza Laborategiaren proiektua xehetzeaz gain, lankidetzazko gobernantzaren inguruan ere jardun da eta, besteak beste, esparru horretako zenbait ezaugarri zein etorkizuneko erronkak ezagutzera eman ditu.  Bestalde, Goierrin burutzen ari diren lanketaren fase hau bukatzen denean, hirugarrenari ekingo diote ekintza plana zehazteko helburuarekin.