‘Demokraziaren berrikuntza: Zein izan daiteke gure ekarpena? Nazioarteko begirada eta kontrastea
‘Demokraziaren berrikuntza: Zein izan daiteke gure ekarpena? Nazioarteko begirada eta kontrastea’ uda ikastaroa egin dugu ekainaren 25ean Arantzazuko Gandiaga Topagunean. Jardunaldiak helburu hauek izan ditu:
- Kultura demokratikoan eta komunitatearen eraikuntzan sakontzeko tokiko erakundeen zein eragileen estrategiak eta egitasmoak ezagutzea.
- Demokraziaren berrikuntzako debate globalei guretik eta Euskal Herriko balio sistematik egin dezakegun ekarpenean sakontzea, eta tokiko zein nazioarteko aditu ezberdinekin kontrastera eramatea.
- Demokrazian sakontzeko nazioarteko adituen ekarpenak eta begirada jasotzea.
- Kultura demokratikoan sakontzeko beharra euskal gizartean aldarrikatzea, gaia eztabaida publikora eramatea eta baita erakunde sistema elkarrizketa hauetara erakartzea ere.
Albiste honetan jaso ditugu jardunaldian aurkeztutako edukiak eta hizlari batzuek egindako balorazioen bideoak. Jardunaldia Irune Berasaluze Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantza Diputatuak ireki du. Ondoren, ikastaroari nazioarteko bi nazioarteko hizlarik eman diote hasiera:
- Helene Landemore-ek (Yale Unibertsitatea) honako ponentzia hau eskaini du “Merkatua, foroa eta epaimahaia: demokraziaren ereduak berrikusten”.
- Jarraian, “Demokraziaren diseinuaren erronkak” izenburupean, Michael Saward-ek (Warwick Unibertsitatea) bigarren inspirazio aurkezpena egin du.
Hélène Landemore –Yale University–
Michael Saward –University of Warwick –
Jardunaldiaren bigarren atalean, bi mahai-inguru izan dira. Horietan aukera izan dugu: tokiko erakundeen estrategiak eta egitasmoak ezagutzeko, eta Arantzazulab-ek tokiko eragileekin lankidetzan sustatuko hainbat egitasmoei buruz entzuteko.
Lehen mahai-inguruan, “Tokiko erakundeen estrategiak eta esperientziak kultura demokratikoan sakontzeko eta komunitate-zentzua indartzeko” izenburupean, honako partaide hauen ekarpenak jaso ditugu:
- Mikel Hidalgo, Berrikuntza Sozialaren eta 2030 Agendaren proiektuen koordinatzailea – Lehendakaritza, Eusko Jaurlaritza;
- Ana Aguirre, Gobernu Irekiaren eta Gobernu Onaren Zuzendaria – Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila, Eusko Jaurlaritza;
- Iosu Arraiz, Estrategia zuzendaria eta Etorkizuna Eraikiz zuzendaria – Diputatu Nagusiaren Alorra, Gipuzkoako Foru Aldundia;
- Ainhoa Arrona, Ikerlaria – Orkestra, Lehiakortasunerako Euskal Institutua;
- eta Naiara Goia, Arantzazulab-eko zuzendari nagusia.

Bigarren mahai-inguruan, Arantzazulab-ek sustatutako askotariko egitasmoen sustatzaileek beraien esperientziak partekatu dituzte eta horiei buruzko gogoeta egin dugu. “Demokraziaren aldaerak, agertokiak eta aukerak XXI. mendean. Arantzazulab-ek sustatuko Ikerketako eta Esperimentazioko egitasmoen arduradunen arteko elkarrizketa” mahai-inguruko aurkezpenak pertsona hauek egin dituzte:
- Andoni Eizagirre, Mondragon Unibertsitatea;
- Arantxa Mendiharat, Deliberativa;
- Eider Aldape, Maraka;
- Maria Ajuria, Farapi Kooperatiba eta Arantzazulab-eko Kosorkuntza Ekosistemako kidea;
- Beatriz Belmonte, Better Public Services eta Arantzazulab-eko “Demokrazia aro digitalean” ikerketaren ikerlaria;
- eta Ione Ardaiz, Arantzazulab-eko proiektu zuzendaria.

Saioaren itxieran, Helene Landemorek eta Michael Saward-ek- eta udako ikastaroaren bi zuzendariek – Naiara Goiak eta Ione Ardaizek- saioaren ideia nagusiak aurkeztu dituzte eta jardunaldiari itxiera eman diote. Saioaren ostean, hizlari hauen ondorengo balorazioak jaso ditugu: