Gizarte erronkak hizpide Mondragon Unibertsitateko ikasleekin
Mondragon Unibertsitateko myGADE (Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza Gradu DUALa) graduko 2. mailako ikasleen bisita izan du Arantzazulabek. Gandiaga Topaguneko Eulate Hallean Naiara Goia zuzendariak eman die ongietorria, eta jarraian Arantzazuko Gizarte Berrikuntza Laborategiaren eskutik erakinean egin berri diren eraberritze lanak bertatik bertara ikusi eta ezagutu dituzte.
Goia zuzendariak laborategiaren nondik norakoak azaldu dizkie Oteiza Auditorioan, eta egindako aurpezkenean, besteak beste, proiektuaren sorrera, asmoak, erronkak, laborategiaren balio bereizgarriak zein bisioa, ardatz estrategiakoak edota espezializazio eremuen inguruan jardun da.
“Zuen bisitak poztu egiten gaitu. Gure lankidetza sarean gazteak garrantzi handia duzue, izan ere, zuek zarete herri honen etorkizuna eta, beraz, deliberazio espazioetan zuen iritzia entzun egin behar da. Elkarlana ardatz, guk gune horiek sortu behar ditugu etorkizuneko gizarte erronkei aurre egiteko” azpimarratu du Naiara Goiak. Bisita bukatu aurretik, zuzendariak eta ikasleek solasaldi irekia izan dute.