Webgune berria estreinatu dugu!

Arantzazulab

Airean gaude! Ohore handia da guretzat www.arantzazulab.eus wegbunea estreinatzea. Izan ere, tresna ona baino hobea baita esku artean daukagun proiektua gizarteratzeko. Arantzazulabeko lankidetza sarea osatzen dutenekin zein publiko guztiarekin konfidantzazko harremanak izateko ere balioko digu. Web-orrialdea izango da komunikazio-fluxuaren bihotz digitala; Bera dugu online bidezko presentziaren lanabes nagusi, baina ez bakarra. Hemendik aurrera hainbat sare sozialetatik ere arituko gatzaizkizue. Facebooken, Twitterren, Linkedinen, Instagramen, Flickr-en zein Youtuben izango dugu elkar ezagutzeko eta entzuteko aukera.

Duela hilabete batzuk hasi ginen Arantzazuko Gizarte Berrikuntza Laborategiko web-orrialde korporatiboa prestatzen, eta egin egin dugu! Dinamikoa, gailu mota guztietara egokitutako responsive diseinuarekin egina, bizia, Arantzazulabeko irudi korporatibo berriarekin diseinatua, bisuala, funtzionalitate berrietara moldagarria, eleanitza (EU/ES/EN), ikus-entzunezko euskarri asko txertatuko dituena, zuzeneko emanaldiak eskaini ditzakeena, arkitektura intuitiboa duena eta eduki berriak plazaratuko dituen atari digitala erdietsi dugu. Pozik gaude emaitzarekin. Egia esan, gustura!

Ongi etorri www.arantzazulab.eus atarira!