Deialdiaren helburua eta irismena
Arantzazulab-en ko-sorkuntza ekosistema indartzeko lankidetza prozesua egituratzea da deialdi honen helburua.
Ko-sorkuntza ekosistema kide ezberdinek osatutako berrikuntza sare bezala denboran iraunkor, eraginkor, bere azken helburuarekin lerrokatuta eta ekosistemako kideak konprometituta mantentzeko eredu berri bat proposatzen da.
2021. urteko lehiaketan esperimentuak garatzean jarri genuen fokoa eta 2022. urtean elkarrekin sortzeko eta egiten ikasteko espazioa eratzen hasi gara. Orain urrats berri bat ematea proposatzen da, egitura bera mantentzeko eta denboran bere inpaktua areagotzeko finantzazio-eredu berri batekin esperimentatuz: proiektuak diruz lagundu ordez, sarea bera sustatzeko baliabideak jarriko dira; baliabide horiek deialdi honen bidez hautatuak izango diren eragile ororen artean partekatuko dira ekosisteman ekarpena egiteko.
Deialdiaren aurrekontua eta iraupena: Arantzazulab-ek 60.000€-ko lehen inbertsioa egingo du ekosistema bera sustatzeko eta sostengatzeko. Aurrekontua modu honetan banatuko da: 2022. urtean 30.000€ eta 2023. ekitaldian 30.000€. Baliabide horiek ekosistemaren parte izan nahi duten, ekosisteman ekarpen bat egin nahi duten eta deialdi honen bidez hautatuak diren eragileen artean banatuko dira (alegia, 10 kide aurkezten eta onartzen badira, hasierako inbertsioa 10 kide horien artean banatuko da).
Zertarako? Eredu berritzaile honek bilatzen duena da ekosistema indartzea, kideen atxikimendua areagotzea, lidergo partekatua eraikitzea eta elkarrekin garatutako ezagutza biderkatzea. Eta horretarako egitura edo ekosistema bera finantzatzea da deialdi honek bilatzen duena.
Deialdiaren xehetasunak dokumentu honetan jasotzen dira:
Zer behar dut izena emateko?
Deialdiaren irizpideak hauek dira:
- Ko-sorkuntzan eskarmentua izatea eta praktika esparru horretan lanean jardutea (positiboki baloratuko da Arantzazulab-en ko-sorkuntza ekosistema eta bere baitan orain arte egindako ibilbidea ezagutzea).
- Ekarpenaren ebaluazioa: Ekosistema garatzeko zein aberasteko ekarpenaren kalitatea.
- Ekosisteman baliozko ekarpena egiteko motibazioa eta eskarmentua.
- Hizkuntza: Euskaraz lan egiteko gaitasuna ezinbestekoa izango da.
- Praktika ez-egokiak ez garatzea.
- Izena emateko epea azaroaren 11an, eguerdiko 12etan.