Nazioarteko sarea
Nazioartekotzea Arantzazazulab-en helburu estrategikoa da, eredu aurreratuetatik ikasteko eta ezagutza garatzeko. Munduan badira gure antzeko laborategiak eta erronka beretsuen inguruan lanean dabiltzan gobernuak, erakundeak, adituak eta profesionalak.
Haiekin konektatu, elkarrekin ikasi, lankidetza aukerak esploratu eta aktibatzea bilatzen da; baina baita nazioarteko sareetan erakunde bezala posizionatzea ere. Nazioartekotzearen estrategiaren markoan sarea egiten jarraitzea eta eragileak identifikatzeko eta haiekin konektatzeko lana etengabea da.
Nazio txikien aliantza
Bizi ditugun aldaketen maila globala da, eta gure eskala oso txikia da. Hala ere, datozen aldaketek agenda berri bat garatzera gonbidatzen gaituzte herrialde gisa. Mundu berri honen erronkei arrakastaz erantzun nahi badiegu, mundua ikusteko modu berriak eta antolatzeko modu berriak behar ditugu. Izan ere, erakunde publikoen, pertsonen eta gizarte antolatuaren arteko harreman eta lankidetza sarea indartuz soilik erantzun ahal izango diegu gizarte gisa ditugun erronkei.
Uste dugu nazio txikien eta sistemen katalizatzaileen arteko aliantza batek eragin garrantzitsua izango duela gutako bakoitzarentzat eta mundu mailan. Elkarrekin lan eginez esperimentatzeko, pilotuak sortzeko eta aldaketak oztopatzen dituen egiturazko erronkak sakon aztertzeko baliagarria izango da.
Proiektuak/ekimenak:
Lehen topaketaren txostena
Gizarte Berrikuntza ekosistemen nazioarteko liderrekin sarea
Nazioarteko gizarte berrikuntza ekosistema honek munduko lurralde, eskualde, nazio edo estatu aurreratuen sare bat sortu nahi du. Hala, gobernantzaren berrikuntzaren arloan praktika aurreratuak dituzten zenbait eskualde eta herrialde identifikatu dira. Nazioarteko Berrikuntza Ekosistema honen helburua da hainbat eskualdetan egiten ari diren eraldatze ahaleginak lotzea, ikasitakoa partekatzea eta ezagutza berria lankidetzan garatzea.