Arantzazulab-ek bi lanpostu bete nahi ditu

Lehen urteko ibiliaren ondotik, Arantzazulab-ek bere lantaldearen egitura sendotuko du laborategiak abiatutako programari jarraipena emateko, ezarritako anbizio mailari eusteko eta berau bermatzeko. Horretarako, bi lanpostu bete nahi ditu: 

  • Administrazio eta Azpiegituren arduraduna 
  • Gizarte Berrikuntza teknikaria 

Dagoeneko bi hautespen prozesuak abian dira. Interesa duenak, bere hautagaitza aurkeztu beharko du otsailaren 18 baino lehen. 

 Bi lanpostuen inguruko deskribapen osoa ikusi nahi izanez gero, klikatu erantsita dauden loturetan: 

Zatoz Arantzazulab-era!