Demokraziaren Berrikuntza jardunaldiak: 2. eguneko kronika Arantzazutik

Ostegunean zehar, Arantzazun , Demokraziaren berrikuntza eta teknologia digitalak uztartu dituzte jardunaldiek, bigarren egunean. Horien arteko elkarrekintza aztertzeko, Madrilgo Complutense Unibertsitateko Paolo Gerbaudo “Sare sozialetako erreakzioen demokrazia plebiszitarioaren” izenburupean. Bere hitzartzean sare sozialetako demokrazia erreaktiboaz mintzatu da prozesu konplexuago baten osagai gisa erabiltzeko aukera gisa proposatzeko.  

Jarraian teknologia digitalak eta gobernantza elkarlotzen dituzten esperientziak izan dira ardatz Dark Matter Labs-eko Fang –Jui Chang-en hitzaldian. Fang-ek, ordezkaritzaren errealitatea erantzukizun partekaturantz aldatzean jarri du azpimarra, eta benetan jarduteko gaitasuna sustatu, aldaketa positiboa lortzeko. 

Egunaren bigarren zatian panel desberdinak entzuteko aukera eman digu programak: batetik, ‘Demokraziaren eta Lankidetzazko Gobernantzaren ikerketa’ren inguruko hausnarketak plazaratu dituzte Mondragon Unibertsitateko  Andoni Eizagirre, EHU/UPV-ko Antonio Casado eta Deustuko Unibertsitateko Eider Landabereak Arantzazulab-eko zuzendari nagusiak gidatuta. Alde batetik, Andoni Eizagirrek demokraziaren pertzepzioari buruzko ikerketa aurkeztu du, bertako titular nagusiak plazaratzeko. Eider Landabereak aldiz  demokraziari buruz nazioartean egiten den ikerketaren baitan ikerketaren elkarguneak bertatik egiten duen ekarpena azpimarratu du. Azkenik, Antonio Casadok  zerbait berria egin nahi denean, ikerketa eta praktikaren artean dagoen tentsioa nabarmendu ditu. 

Bestetik, Arantzazulab-ek sustatzen duen Ko-sorkuntza ekosistemaren esperientzia ezagutu dugu bertako kide Leire Cancio (Beta), Iranzu Guijarro (ColaBoraBora) eta Garazi Caminoren  (MARAKA) eskutik,  ), Ione Ardaiz Arantzazulab-eko Demokraziaren Berrikuntzarako proiektu arduradunak moderatutako mahainguruan. Ko-sorkuntza ekosistema lankidetzazko gobernantzan sakontzeko berrikuntza ekosistema da, eta bertan lankidetzan sakontzeko moduak esperimentatzen dira.

Itxiera gisa Kanadako Reos Partners-eko Adam Kahanek eguneko ondorio nagusiak azaleratu ditu. Hainbat galderen artean, Adamek munduko krisi politikoari tokian toki aurre egiteko premia dugula adierazi du, erritmoa azkartuta. Erronka horiei aurre egiteko modua lankidetza erradikalaren bidez egin ahalko diegula nabarmendu du.

Urriaren 11an, jardunaldien azken eguna demokrazioaren berrikuntzarako diseinuaren inguruan arituko da, eta diseinu eta egitasmo desberdinak ezagutzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Demokrazioa deliberatiboa, gizartearen aktibazioa eta gobernuen eraldaketa izango dira azken saioko gai nagusiak.