Seinaletika eta errotulazio berriak prest

Arantzazulab_ seinaletika

Arantzazuko Gizarte Berrikuntza Laborategiko identitate eta irudi korporatiboa aintzat hartuta, Arantzazulab-ek seinaletika eta errotulazio berriak jarri ditu Gandiaga Topaguneko barruan zein inguruetan. Laborategira datozenak zein Batzar Zentroko espazioen erabiltzaileak eraikinera ondo iristea eta haren barnealdetik gidatzeko informazio egokia eskaintzea izan dira egindako lanen helburuak.

Nortasun korporatiboarekin bat eginik, 6 seinale berri jarri dira Arantzazuko zenbait tokitan aurretik zeuden egitura gehienak baliatuta, eta era horretara, lehendik zegoen hutsuneari irtenbidea eman dio Arantzazulab-ek. Bestalde, Gandiaga Topaguneko barrualdean errotulazio argigarria jarri da lehen begi-kolpean erraz topatzeko laborategiko bulegoak zein Batzar Zentroko aretoak. Egoitzaren atarian, gainera, direktorio nagusia jarri da, eta horri esker, sarreratik ikus daitezke eraikin osoan dauden espazioen kokalekuak.