“Su txikian”

“Edozein esperimentazio prozesuk su txikian garatzea eskatzen du, ikasketak atera eta erronka berriei heltzeko. Hori da hain zuzen ere ko-sorkuntza ekosistemako esperimentazio lan-taldean garatzen saiatu garena, alegia, ikuspegi sistemikoa su txikian lantzea. Lehen platera dastatu nahi?

Hemen duzu bertan bizitakoa podcast bitartez taldeko kideek azalduta eta musikaz lagunduta. On egin!

Ko-sorkuntza ekosistemaren kideak ondorengoak gara: Arantzazulab, Apitropik, Beta, Be&Lab, Colaborabora, Elhuyar, Emun, Farapi, Impact Hub Donostia, JM aholkularitza, Kutxa fundazioa, Maraka, Pez estudio, Tipi eta Wikitoki. 

Eta Esperimentatu lan taldean parte hartzen dugu: Apitropik, Be&Lab, Farapi, Ko-garri eta Maraka.