Zer beharko litzateke lankidetzazko gobernantzaren etorkizuna berrirudikatzeko?
4 ataleko serie baten 1. zatia – Eraldaketarako beharrezkoak diren eragileak, rolak eta baldintzak aztertzea.
Urte honen hasieran, Arantzazulab-ekin batera ikerketa elkarlanari ekin nion, azterketa zehatz eta mugatu bat izango zela pentsatu nuen. Gure ideia sinplea zirudien: eraldaketa gertatu den hainbat lekuetan, tokian toki, adibideak biltzea; betiere irizpidea zen horiek komunitateek gidatua izatea edo lankidetzazko gobernantza moduren bat oinarri izatea. Arantzazulab-ek, Euskal Herriko ekosistema instituzionalen gobernantza-berrikuntzaren lider gisa, lankidetzako gobernantzaren nazioarteko ezagutza eta tokiko praktika ekimenak konektatu nahi ditu, halaber, esperientziak eta ezagutzak partekatzeko helburua du.
Lehen hurbilketa batean, nire sarearekin konektatzen hasi nintzen, gogo biziz kontatzen nien nire ikerketa eta horrekin aurkitzea espero nuena. Nire sareak eraldaketa adibide bikainak ezagutuko zituela espero nuen eta elkarrizketatu ahal izango nituen pertsonekin kontaktuan jarriko nindutela. Aldiz, galdera ugari sortu ziren…
“Zer da eraldaketa? Trantsizioaz ere ari zara? Axola du ideia komunitatetik etortzea, edo gobernuak has dezake eta ondoren komunitateak bereganatu? Eraldaketa abian egon daiteke, edo amaituta egon behar du? Zer itxura izango luke eraldaketa oso batek? Zein eskala, tamaina eta epe interesatzen zaizu? Gobernantza diozunean, erakunde publikoez ari zara? “.
Itxuraz sendoa zirudien ideia, alegia, tokiko eraldaketa adibideak biltzeko ideia, bere zentzua galdu zuen. Ikerketaren lehen faseetatik argi geratu zen eremu digitalean sustatuko adibideetatik ikastea bezain garrantzitsua zela tokian bertan gertatutako ekimenetatik ezagutza jasotzea.
Zerbait baliotsua ondorioztatu eta partekatu nahi bagenuen, galdera zehatzagoak aztertu behar genituen eta hasiera puntua berrikusi behar genuen. Ikaskuntza-prozesu bat izan da guztiontzat, eta gure helburua da esperientzia hori partekatzea. Alde batetik, ikerketa nola egin genuen aurkeztuko dugu, eta, bestetik, jakina, ikerketaren beraren emaitzak partekatuko ditugu.
Ikerketa-ikuspegiaren laburpena
Ikerketa honen helburua eraldaketa non gertatu den aztertzea zen, zerk ahalbidetu duen ulertzeko. Funtsezko bi arlotan zentratu gara:
- Eraldaketaren ikuspegia erauztea, eta eraldaketa gauzatzeko beharrezkoak diren eragile, rol eta baldintza motak ulertzea.
- Eredu zehatzetan sakontzea, gobernantza-, kudeaketa-, finantza- eta bestelako antolaketa-ereduei buruzko informazioa bilduz, baita eraldaketa-jarduerak gauzatzeko erabilitako moduei buruzkoa ere.
Ikuspegi ekosistemiko batetik sistema-aldaketak sortu nahi dituzten erakundeetan lan egiten duten pertsonei egindako elkarrizketak dira ikerketaren funtsa. Lan horren osagarria da, baliabide ugari erabiliz egindako dokumentu-ikerketa (desktop research). Ikerketa-ikuspegiaren xehetasun guztiak eta galderak hemen irakur ditzakezue.
Ikerketaren ikuspegitik funtsezko erabakietako bat, berariaz tradizionalak ez diren adibide batzuk bilatzea izan da. Tokiko-eraldaketa eredu tradizionalei buruzko informazioa osatuko zuen ezagutza sortu nahi genuen. Beraz, aztertu ditugun adibideen artean, komunitate digitalak, aro berriko mugimenduak, Siriako iraultzaren historiak edo musika eraldaketa gisa, izan dira, besteak beste. Gainera, mota honetako ikerketa batean espero daitezkeen adibideak ere jaso ditugu: Europako Etorkizunari buruzko Konferentzia, desgaitasunari lotutako eskubideak eta babesa Australian, eta Kanadako Participatory City.
Ikerketa hau oraindik martxan dago eta udara arte jarraituko du. Orain arteko ikerketaren analisia hemen dago. Estekek dokumentu bizietara eramaten dute eta, beraz, edukia eguneratu eta aldatu egingo da lan hau amaitu arte.
Partekatu nahiko genukeena
Blog honen edukia, eta horren oinarri den ikerketa, sistema-aldaketaren profesional izatetik sortzen da. Nairak eta Ionek (Arantzazulab) egunero dituzten esperientziez elikatzen da, eta nik egin ditudan ikaskuntzez, bereziki azken bost urteotan.
Ikasketa guztiak eta mundu mailako pentsalarien ikerketaren emaitzak blog bakar batean islatzea ezinezkoa zen. Horren ordez, lan hau lau blogetan banatzea erabaki genuen.
1. Eraldaketaren egoerari buruzko ikerketaren emaitzak. Zer ikasi dugu, nola eragiten dien gure egungo hausnarketei eta gure lan-hipotesiak partekatzeko. BLOG HAU.
Ikerketaren atal hau eraldaketa-ekimenetan edo sistema osoan lan egiten duten eragileen esperientzian oinarritu da. Ekimen horiek inplemetatzeko moduari buruzko informazioa bildu eta ulertzea bilatu dugu. Elkarrizketatuetako batek esan bezala, “Erakundeek ez dute irudimenik, pertsonek bai, ordea. Pertsonak dira gauzak aldatzeko motibazioa dutenak”. Eraldaketa-ekimenak martxan jarri eta esperientzietatik abiatuz, etorkizunean aldatu behar dugunari buruz eta etorkizunean gobernantza nola berrimajina genezakeen argi zezaketen ereduak arakatu ditugu.
2. Sistemen katalizatzaileei buruz ikasi duguna eta hori nola lagun diezagukeen etorkizunerako egokiak diren erakundeak eta egiturak berrirudikatzen. INGELESEZ HEMEN.
Ikerketa honetan sistemen katalizatzaileek (beste izen askorekin ezagunak) eraldaketa askotan paper garrantzitsua jokatzen dutela ulertu dugu. Erakunde sustatzaileei eta haien rolei buruzko ideia batzuk bildu ditugu, baita literaturan eta pentsamenduan izan daitezkeen hutsune batzuk identifikatu ere. Gure ustez, sistemen katalizatzaileenen funtzioak, egiturak eta erronkak aztertuz gero, etorkizuneko erakunde- eta gobernantza-egiturei aplika dakizkiekeen ikasgai asko eratorri ditzakegu.
3. Eraldaketaren adibide zehatzei buruzko ikerketa sakonaren emaitzak. LASTER.
Eraldaketa sortu nahi duen edozein ekosistema lokal edo global batentzat onuragarriak izan daitezkeen gobernantza-, kudeaketa-, finantza- eta bestelako antolaketa-ereduen informazioa, bai eta eraldaketa-jarduerak eraginkor egiteko erabilitako moduen informazioa. Antzekotasunak eta desberdintasunak aztertu genituen eta gutxi gorabehera 15 adibide ezberdinen artean beste patroi batzuk aztertu genituen.
4. Ikerketa honen esperientzia, lana nola egin genuen, eta ah-ha uneak non egon ziren. LASTER.
“Aldaketaren eremuan” aitzindari izaten ikasi dudan gauzetako bat da arlo horretan lan egiten duen jendea lanez gainezka eta erreta daudela.
Orain ikusten dut aldaketa sozialerako edo ekosistema osoko gizarte-aldaketako ekimen berritzaileen atzean (bastidoreen artean) gertatzen dena argitzea, funtsezkoa dela aldaketa lortzeko. Espero dut gutxi ikusten diren dimentsioetako batzuk erakutsiz – duen inpaktu pertsonala, lan astuna, frustrazioak eta emozioak – hobeto egitea lortu, eta, aldi berean, aldaketa lortzeko lan egiten duten pertsonak hobeto zainduko ditugula.
Ikasi duguna: eraldaketaren testuinguruari buruzko ulermena
“Ikerketaren erdibideko” laburpen bat da blog hau. Ikerketaren ondorioak multzo koherente batean sintetizatu nahi ditu, eta gure hipotesietara nola iritsi garen erakutsi.
“Bitartekari onuragarria”
Ekosistema zabalean bidelagun-rolak, egiturak eta beharrezko baldintzak aztertu genituenean, eragile bat agertzen zen eraldatze ahaleginetan gakoa zena. Eragile horrek jokatzen du, askotariko alderdi interesdunen arteko baterako sorkuntzaren antolatzaile, elkartzaile eta sustatzaile gisa (gobernuaren, erakunde pribatuen, gizarte antolatuaren eta herritarren artean). Konturatu ginen eragile hori, literaturaren zati handi batek iradokitzen duen ez bezala, ez dela ekosistemaren barruko pertsona-talde batetik lidergo-funtzioak bereganatzeko sortzen1. Hori gerta badaiteke ere, eta halaxe gertatzen da, badela beste antolatzaile eta koordinatzaile mota bat, “Bitartekari onuragarria” dena.
Eragile hori (normalean erakunde formala) ekosistemara helburu zehatzarekin sartzen da, zein eta ekosistemaren izenean lan egiteko eta erakunde bakoitzak modu isolatuan izango duen eragina areagotzeko. Askotan, sistemako gainerako parte-hartzaileek “neutraltzat” edo “independentetzat” hartzen dute.
Entitate horiek kontzeptualizatzeko modua eta horiek deskribatzeko erabiltzen dugun hizkuntza, betetzen dituzten funtzioak bezain konplexuak dira. Autore batzuek sistemen katalizatzaile deitzen diete, beste batzuek ekosistemen sortzaile, espazioen sortzaile, konektore edo sareen lider. Eredu edo forma ezagunenak, desberdintasun batzuk dituztenak baina oro har antzeko zeregina dutenak, laborategiak, azeleragailuak, hub-ak eta inkubagailuak dira. Espazio horietan lan egiten duten pertsonak beren burua gizarte-berritzaile, bitartekari, zubigile, orkestra-kide eta eragile-egituratzaile gisa deskribatzen dute. Lan egiten duten espazioak ere termino asko hartu ohi ditu. Adibide batzuk dira meso (makro eta mikroaren artean), messy middle (erdibideko lausoa) eta middle ground (tarteko espazioa).
Artikulu honetan, “Sistemen Katalizatzailea” adiera erabiliko dugu irakurketa errazteko. Hala ere, ikerketan sakondu ahala, adiera horren erabilera berrikusiko dugu eta ikasten dugunaren arabera, horren egokitasuna aztertuko dugu.
Sistemen katalizatzaileen zeregina(k) eta erronkak
Diziplina, herrialde eta erronka ugaritan zentratzeko hartu dugun erabakiak bide eman digu “sistemen katalizatzaileen ekosistema globalari” buruzko eredu, joera eta ikasketa orokor batzuk aztertzeko (elkarrizketatu batek hala deitu zion).
“Badirudi ekosistema mota guztietako sistemen katalizatzaileak behatzen ari zarela, baina guztiak familia edo taxonomia berekoak balira bezala hartzen dituzu. Patroiak ateratzen eta partekatzen ari zara, sistemen katalizatzaileek beren burua besteekin alderatuz ikus dezaten. Agian jarduera mota hori da eremuak eraikitzeko era, hurrengo heldutasun-urratsa eman eta diziplina bihurtu aurretik?”
Pertsonek erabili zituzten hitz zehatzak toki batetik bestera desberdinak diren arren, elkarrizketatutako pertsona guztiek amankomuneko hiru egitura-erronka adierazi zituzten. Badirudi hiru egitura-erronka horiek berritzaileen eta apurtzaileen direla arrakasta lortu ostean! Sistemaren katalizatzaileak bere egiteko moduak aldaketak sortzen dituela frogatzean, askotan beste batzuek (ekosistemaren baitan edo horrekin lotutako beste ekosistema batzuen baitan) ekimena zabaltzeko edo ikaskuntzak hedatzeko nahia dute, beste batzuek antzeko arrakastak izan ditzaten. Horrek askotan esan nahi du sistemaren katalizatzailearen lan-karga esponentzialki hazten dela. Arrakastaren alderdi nagusitzat eta neutraltzat jotzen dira, eta, beraz, haien egiteko moduak antzeko beste testuinguru eta erronka batzuetara transferi daitezkeela uste da. Halaber, ekosistemaren beste alde batzuetan mentore gisa jardun dezaten proposatzen da. Zoritxarrez, horrek etorkizuneko arrakastei eragiten dieten ibilbideak sortu ohi ditu.
Hauek dira hiru egitura-erronkak:
1. Erakundearen diseinua eta antolaketa-egitura
Lan gehiago egin eta izateak, jende gehiago kontratatzea eta erakunde gisa haztea esan nahi du. Ekosistema batean, horrek nahi ez den eragina izan dezake: trebetasunak eta esperientzia kontzentratzea, eta horren eraginez, sistemaren katalizatzailea ekosistemaren barruan rol zentralizatuago batera mugitzea. Sisteman parte hartzen dutenak mobilizatu beharrean, sistemaren katalizatzailearekiko mendekotasun bat sortzen du. Pertsona gehiagok antolaketa-egitura formal gehiago eta prozesu gehiago eskatzen dituzte; alegia, giza baliabideak, kontratazioa, kudeaketa eta abar. Antolaketa-egitura horiek, tentuz diseinatzen ez badira, oharkabean, egiteko modu estandarrak sor daitezke, eta sistemaren katalizatzaileak arrakastatsu egin duen moduan jarduteko gaitasuna eragotz dezake.
2. Gobernantza eta erabakiak hartzea
Sistemen katalizatzaile askok egiturazko erreforma garrantzitsu baten alde egiten duten arren, beraiek ere gobernantza-egitura tradizionalak dituzte nagusiki. Hau da, haien egituren parte dira administrazio-kontseilu bat eta aholkularitza- edo gainbegiratze-kontseilu motaren bat. Erabaki-hartzearen eta gobernantzaren egokitasuna zalantzan jartzen da sistema katalizatzaileek eragile gehiagorekin lan egin nahi dutenean; batez ere, eragile horietako bakoitzak bere kultura, anbizio eta arau jurisdikzionalak dituenean. Hala ere, oreka bat aurkitu beharra dago kasu askotan, sisteman dauden erakundeek konfiantzazko egitura gisa hautemateko, sistemen katalizatzaileak egitura tradizional horietako asko izatea espero dute eta.
“Dantza bat da eta bi aldeetako mugimenduak ezagutu behar dira. Bata balsa da eta bestea hip-hopa. Batzuetan hanka batek balsa dantzatzen du eta besteak hip-hopa. Baina uste dut beharrezko tentsioa dela, eta berritzeko leku bikaina. Hala ere, eroso sentitu behar zara; ezin zara horren aurka joan”.
3. Finantzaketa
Zenbat eta gehiago hazi, orduan eta zailagoa da finantzazio-iturri iraunkorrak lortzea erakunde horientzat. Finantzaketaren zatirik handiena proiektuetan oinarritutako ekintzetara bideratzen da, non finantzaketa argi definitutako mugarrien, xedeen eta aurrez identifikatutako emaitzen arabera ematen da. Sistemen katalizatzaileek bitarteko espazioetan lan egiten dutenez, finantzaketa-eskaera artikulatzea, etekinak kuantifikatzea eta, beraz, iturri tradizionaletatik finantzaketa lortzea zailagoa da. Arazo hori areagotu egiten da mugak gainditzen dituzten jardueretan, batzuetan herrialdeen barruan, baina bereziki nazioarte mailan. Izan ere, ez dago argi nork edo zein finantzatzaile motak izan behar duen erantzule.
Finantzaketarako beste bi bide nagusiak hauek izaten dira: aholkularitza-eredu baten bidez aditu-ezagutza saltzea edo bazkidetza kobratzen dituen afiliazio-eredu bat sortzea ekosistemaren parte izatearen truke (askotan komunitatea esaten zaio). Hala ere, bi ereduek beren garatze-ibilbideekiko mendekotasun bat sortzen dute eta arrakasta handiagoa izateak normalean pertsona gehiago kontratatzea dakar. Aholkularitza-ereduak linealak dira: arrakastak, lan gehiago dakar eta lana egiteko, pertsona gehiago kontratatuz baino ezin da egitekoa bete. Afiliazio-kuota baten truke etekinak izateak eskalagarritasun handixeagoa du, betiere zerbitzu digitalak eskaintzen badira. Hala ere, afiliazioan oinarritutako komunitateetan eta komunitateekin izandako nire lan-esperientzian oinarrituz, zerbitzu digitalak ez dira asko baloratzen, eta ez ditu sistemen kataliz
Tamaina eta eskala
Eskala eta tamaina ardura gakoak dira sistema katalizatzaileentzat; hain zuzen ere, finantzaketa-, antolamendu- eta gobernantza-egituren oinarrietan eragiten dutelako, eta ikerketa honek gai hori hainbat modutan lantzen dela erakusten du. Sistemen katalizatzaile batzuek ez hazteko agindu espezifikoak dituzte. “Gure lehen finantzatzaileak txikiak izatera behartu gintuen. Gure aurrekontua eta tamaina ez dira inoiz aldatu“. Beste batzuek galdera hau egiten dute: “Asko hausnartu dugu datozen hiru urteetarako gure estrategiaren garapenari buruz – zer esan nahi du benetan eskalatzeak? Galdera zaila da”. Eta beste batzuek ikuspegi iteratiboagoa hartu dute: “Eskalatu egin behar da, eta gero egokitu. Batzuetan, horrek ereduetan erabat aldatzea eskatzen du”.
Peter Block adituak Komunitateei buruz idatzitako honako honek liluratu nau hainbat urtez: aldaketa-unitate bakarra talde txikia da. Ebidentzia eta adibideak azaltzen ditu honen zergatia argudiatzeko, eta liburu hau irakurri ez dutenei ezingo nieke behar adina gomendatu. Ados nago liburuan azaltzen dituen argudioekin, baina galdera bakarra erantzun gabe geratzen zait: zer esan nahi du aldaketa talde txikitan gertatzea, non eta gaur egun aurre egin beharreko erronka gehienak planeta-mailakoak dira?
Ikerketari ekin genionean bagenekien sistema katalizatzaileen eta sare globalen ekimen asko martxan egon diren arren eta urteetan arrakasta izan duten arren, oraindik ez direla nahikoak izan (haiek bakarrik) transformazio-aldaketa bat sortzeko; zertan eta mundu interkonektatu gisa ditugun erronketan eragiteko bezain handia den eskala batean. Nahiz eta askok sortu ziren eskalan ongi funtzionatzen duten, ez dira mugitzen, hedatzen edo eskalatzen sarea edo lankidetza sortu zen eskualde edo hiri espezifikotik haratago.
Sistemen katalizatzaileek asko dute guri irakasteko
Konturatu ginen sistemen katalizatzaileen rolek, eginkizunek eta erronkek gure hipotesiarekin laguntzeko gako asko zituztela. Beraz, sistemen katalizatzaileen azterketa sakonagoa egin genuen, eta aurkikuntza horiek bigarren blog batean aurkeztu ditugu hemen (testua ingelesez).
Elkarrizketen funtsezko ikasketak
Ikasketa hauek giza- eta esperientzia-dimentsioa gehitzen diote funtsezko ondorioen atalari.
1. Jendeak erabiltzen duen (edo erabiltzen ez duen) hizkuntza oso lagungarria da eraldaketa, antolaketa eta gobernantzarako ditugun berezko joerak ulertzeko. Elkarrizketak egitean, pertsona askok hitz desberdinak erabiltzen zituztela zirudien, baina antzeko kontzeptuak edo jarduerak deskribatzen zituzten. Hori espero zitekeen, aurretik azaldu dudan hitz eta terminologia-zerrenda luzea dela eta. Hala ere, interesgarria iruditu zitzaidan zerbait gertatu zen behaketa horretan. Eragileek hitz bat, terminologia edo deskribapen bat lehenesten zuten beste baten aldean, eta asko nahiko kritikoak ziren beste adierazpen batzuekin. Zehaztasun handiz ulertu eta artikulatu zuten zergatik zen beren hitzik gogokoena beren ikuspegirako edo jarduera-multzoa deskribatzeko egokiena. Xehetasun hori ulertu eta beraientzat zuen garrantzia ikusi arren, eragile askoren elkarrizketatzaile gisa, ikuspegi orokorrak amankomuneko esentzia dagoela sinestera narama. Sumatu nuen zehaztasun horrek erosotasuna eman eta bere burua ekosistemaren barruan kokatzeko aukera ematen ziela. Baina elkarrizketatu batek honela deskribatu zuen: “Zenbat eta handiagoa izan eraldaketa, orduan eta zailagoa da hitzez adieraztea”. Argi eta garbi definitu, deskribatu eta kategorizatu nahi izateak, oztopatu egin dezake aurrean ditugun erronken Gestalt-a ulertzea, eta, beraz, erronka horiei aurre egiteko nola antolatzen ari garen.
Badirudi horrek lotura duela hizkuntzari buruzko behaketekin. Eragile askok aldaketaz edo eraldaketaz hitz egiten zenean hitz asko mugetatik kanpo zeudela aipatu zuten. Adibide batzuk espiritualtasunarekin eta sakratu denarekin zerikusia duten terminoak dira. Eremu zientifiko edo akademiko askotan bezala, espazioa ikuspegi arrazionaletik, teknikotik edo abstraktutik ulertzeko joera nabarmena dago. Horrek kalte handia egiten dio gure aldaketa-ahalmenari. Izan ere, nire bibliografia eta eraldaketa-adibideek sortutako txostenak aztertzen ditudanean, harritzen nau azpian dauden ereduetatik zenbat diren mendebaldekoak, neurri handi batean zuriek eta gizonezkoek sortutakoak dira. Zalantzarik gabe, talde honek egindako lana bikaina da, baina ahalegina egin behar dugu (aldaketaren sustatzaile gisa) erabiltzen ditugun eduki eta ereduak marko osatuagoa izateko. Orain, espreski eskatzen eta bilatzen ditut demografia-talde horretatik kanpo dauden autore, pentsalari eta liderren erreferentziak eta lanak, eta gustura jasoko nituzke partekatu nahi dituzuen iradokizunak.
2. Desikastea berrirudimen-prozesuaren ezinbesteko zati bat izan daiteke. Gure eredu eta perspektiben aniztasuna zabaltzeari buruzko aurreko puntuarekin lotuta, baina era berean oso desberdina, dagoeneko dakiguna desikasteko beharra da. Ikasketa hori eratorri genuen ondorengoek bata bestearen artean duten alde handitik: batetik, eraldaketa sistemen eta ekimenen katalizatze askoren bisioa eta handinahia; bestetik, egunerokoan gauzatzen dituzten programa eta jarduera errealak. Erakunde eta etorkizuneko gobernantza berrirudikatzean, zerk ez digu baliorik ematen, eta hortaz, alde batera utzi eta desikas dezakegu?
3. Eraldaketa hiru eskalatan gertatzen da, gutxienez gure eredu mentaletan. Ia elkarrizketa guztietan, eraldaketa hiru eskalatan egiteko beharraren bertsio bat artikulatu zen: banakakoa, tokikoa edo batzuetan familia edo komunitate gisa deskribatua, eta maila globala, batzuetan gizarte eta mundu gisa egituratua.
4. Badirudi hainbat eragilek eraldaketarako beharrezkoa den lidergo mota birdefinitzen ari dela (sotilki). Elkarrizketa gehienetan, ikerketa honen hasieran aurreikusi ez nituen hitzak erabili ziren. Eragileek deskribatu zituzten umiltasunaren zein apaltasunaren beharra, bidelaguntza eta harremanak izateko modu berriak aurkitzeko beharra. Elkarrizketatuek uko egiten zioten lidergo-modu berekoi eta indibidualistei, lan-ikuspegiei eta ekimenen eraginaren neurketari. Adierazpen horiek nonahiko izaera dute eta horrek pentsarazten dit diseinurako faktore garrantzitsua dela etorkizunerako erakunde eta gobernantza egokiak imajinatzeko orduan.
5. Eragileak oso grinatsu agertu ziren eta “argitu” egiten ziren martxan jarritako sare edo ekosistemei buruz hitz egitean. Onura-sorta zabal bat deskriba zezaketen, horietako asko ukiezinak. Hala ere, ekosistema edo sare global berri baten ideia planteatu zitzaienean, asko ia eszeptiko agertu ziren eta asmo-adierazpen argiagoak eskatu zituzten eta emaitza ukigarriak zeintzuk izango ziren jakin nahi izan zuten. Ez nuen denborarik izan gai honetan sakontzeko elkarrizketetan, baina baliteke hau nire intuizio batekin lotuta egotea: sistema katalizatzaileen barruan lan egiten duten banakoen gehiegizko lan karga oztopo bat izan daiteke ideia onak zabaldu eta hedatzeko. Intuizio horrek pizgarri izan beharko luke arreta handiagoa jartzeko eta, ahal den heinean, erakunde eta gobernantza-eredu berriak diseinatzeko.
6. Ikuspegi komuna eta partekatua izatea garrantzitsua da, baina hori lortzeko moduari buruz galdera asko sortzen dira. “Eraldaketara komunitateak zerk konektatzen duen jakiteko printzipioarekin hurbildu ginen. Kontua ez da arriskua gutxitzea (proiektuarena), baizik eta zentzu partekatu bat eraikitzea”. Hala ere, elkarrizketatu batek ondorengoa adierazi zuen: “Ez dago eztabaida demokratiko nabarmenik bisioei buruz, ezta gauza batzuk zergatik egiten ari garen galdetzeari buruz ere”. Etorkizuneko bisioa eraikitzearren, zer beharko lukete erakundeek eta gobernantzak prozesu demokratiko bat eraikitzeko?
7. Ikuspegi ausarta funtsezkoa da, baita xehetasunak ere. Elkarrizketatu genituen sistemen katalizatzaileek beste sistema katalizatzaile batzuengandik aldaketa sortzeko gakoak diren elementu espezifikoei buruz ikasteko gogo handia azaldu zuten. “Interes handia izango genuke besteek nola moldatzen diren jakiteko: kontratuak nolakoak diren, jabetza intelektuala norena den, lanerako zein entitate juridiko behar den. Guretzat, ekimen askoren arrakasta edo porrota hemen ematen da”. Etengabe azaleratutako gaia izan da nola lan egin ondasun-komun-sortzaileen (creative commons) ikuspegiak eta etika jarraituz. Hainbat erronkei irtenbideak ematen ari direnengandik ikasteak ekarpen handia egin diezaguke gauza berriak irudikatzeko.
Gure hipotesia
Gure hipotesia da behean zehazten diren lau puntuak jorratu ditugula behar dugun eskalan eraldaketa aktibatzeko eta parez pare ditugun erronkei aurre egiteko. Alegia, klima-aldaketarekin lotutako erronka handiei, gobernuekiko eta demokraziarekiko konfiantza gutxitzeari, egiturazko desberdintasun ekonomiko sakonei eta giza desberdintasunei aurre egiteko eraldaketa gerta dadin, honako hau behar dugu:
1. Etorkizunera egokitutako erakunde eta gobernantza-egitura berriak. Tokiko kulturak maximizatu beharko dituzte eta planeta-mailako ekosistemekin konektatu.
2. Finantzaketa-mekanismo berriak. Proiektuetan, aholkularitzan edo afiliazioan oinarritutako pentsaeratik harago doazenak.
3. Sistemen katalizatzaileengandik ikastea. Ekosistema lokaletan jada lanean dabiltzanen ezagutza eta gaitasunak katalizatzeko eta zabaltzeko, etorkizunaren diseinua osatu eta aberasteko.
4. Etorkizunaren diseinuan sortu behar ditugun funtzio berriak identifikatzea. Horretarako, berriz irudikatu beharko dugu “nola kudeatzen dugun gure bizitza eta nola antolatzen garen, gaur egungo eta etorkizuneko belaunaldientzako gizarte- eta ingurumen-justiziaren helburuekin”. Etorkizun horrek mundu-mailan funtzionatu behar du, mugaz gaindiko erantzukizun eta betebehar sakonekin, mundu bakarra bagina bezala.
“Etorkizunerako egokiak diren erakundeak eraiki behar ditugu, mundu-mailan lankidetzan aritzeko eta tokiko mailarekin konektatzeko”.
Ekimen globalak aztertzean, askotan asmo ausarta izaten dute (adibidez, Garapen Jasangarriko Helburuak edo Misioek gidatutako Berrikuntza), eta haien helburua da beste batzuek maila desberdinetan interpretatu, adoptatu eta/edo aplikatzea. Hipotesi horretan sartu nahiko genukeen berariazko probokazioa hau da: berrikusi dezakegu nolakoa den mundu mailako koordinazioa abiapuntuko hainbat ikuspegi ardatz hartuta? Horrek anbizio ausartarekin hasi beharko luke, baina ez horretara mugatu. Nolakoa izango litzateke etorkizuna tokiko pertsonen gaitasun eta irudimenetik abiatzen bagara eta mundu mailara konektatuko balira? Edo zer itxura izango luke antolatzeko eta erabakiak hartzeko modu berri bat goitik behera edo behetik gora sortuko ez balitz? Kontzeptu hori oso lotuta dago “mesoan” edo “bitarteko lausoan” egindako lanari buruzko ideiekin.
Elkarrizketatuetako batek esan zuen bezala, “Elkarlanean aritu behar dugu ekintza publikoan oinarritutako forma demokratiko berriak sortzeko, eta erronka handiei aurre egiteko modu berriak bilatzen parte har dezaketen eragile mota zabalduz”.
Gure ustez, sistema katalizatzaileengandik asko dago ikasteko erakunde eta gobernantza berriak eta etorkizunekoak imajinatu eta sortzeko. Bereziki, beren ekosistemetan arrakasta izan duten eta, gaur egun, hedapenaren erronkei aurre egiten ari direnak (eta, beraz, erakunde, antolamendu, gobernantza eta finantzazio-erronkei). Sistemen katalizatzaile hauek etorkizuna irudikatzeko eta elkarrekin lan egiteko hautagai ezin hobeak dira.
Hurrengo urratsak
Espero dugu ikerketa honek hipotesi honetan elkarrekin lan egiteko interesa duten sistemen katalizatzaileen arreta piztea. Lankidetzak, batez ere elkarlaneko gobernantzaren inguruan, gure eragin-gaitasun orokorra nola eta non hobetu dezakeen aztertzeko interesa du Arantzazulab-ek. Non ikasi dezakegu elkarrekin? Non sortu dezakegu ezagutza elkarrekin? Noiz izan da aitzindari euskal lurraldea eta nola partekatu dezakegu esperientzia hori beste batzuekin? Zer eginkizun izan genezake nazioarteko lankidetza eta esperimentazioa ezartzen?
Beste sistema katalizatzaile batzuek etorkizunari egokitutako erakundeak eta gobernantza diseinatzen lagundu nahi dugu, mundu mailako arazoei aurre egiteko. Hitzetan mugatzetik, ekintzetara pasatu behar dugun uste osoa dugu. Beraz, beste batzuen interesa zein den ikusi nahi dugu, etorkizun hau esploratzen lagunduko duten lankidetza-esperimentuak sortzeko.
Berrirudimen ariketa bat izateaz gain, uste dugu prozesu honen bidez banakako sistemen katalizatzaileak erronka horietan ari direnekin harremanetan jarriko direla. Ikerketa-prozesu honen bidez, gaur egun beste batzuen abangoardiako praktiketatik ikasten ari diren eragileak konektatu ditugu.
Ideia horrek erakarrita sentitzen diren pertsonei gurekin harremanetan jartzeko eskatzen diegu. Gurekin -Michelle, Ione edo Naiara- kontaktuan jar zaitezkete info@arantzazulab.eus helbidean.
Blog posten bigarren atala ingelesez argitaratu dugu eta hemen irakurri dezakezue. Hirugarrena bidean da!
Idazleak: Michelle Zucker, Naiara Goia eta Ione Ardaiz.