Arantzazulab: Euskal Herriko ko-sorkuntza ekosistema eraikitzen

Ko_sorkuntza_MArkoa

2021. urtean jarri genuen abian Ko-sorkuntza ekosistema. Euskal Herriko askotariko eragileekin batera eraikitzen ari gara ezagutza konektatzeko eta egiteko modu berriak sortzeko gunea. Bi esperimentu abian dira eta laugarren topaketa izango dugu uztailaren 13an.

 

2021eko uztailean abian jarri genuen ko-sorkuntza ekosistema. Arantzazulab-etik bultzatu nahi dugun gizarte berrikuntzaren ikuspegiak ardatz hartuta (Lankidetzazko gobernantza eta eraldaketarako gobernantzaren berrikuntza), ko-sorkuntza ekosistemak helburu bikoitza du:

  1. Euskal Herrian ko-sorkuntza guneak, ezagutza eta eragileak konektatzea, besteak beste, lana ezagutzera emateko, baliabideak partekatzeko zein ikasitakoak amankomunean eztabaidatzeko.
  2. Esperimentatzeko espazioak dinamizatzea sormena sustatzeko eta ezagutza berria sortzeko.

 

2021 eta 2022 urteen artean hainbat ekintza egin ditugu; zehazki, 3 lan saio antolatu ditugu, ko-sorkuntza esperimentuen lehiaketa bultzatu genuen eta horretatik sortu diren bi esperimentuak abian dira. 

 

Ko_sorkuntza_MArkoa

 

Antolatutako lehenengo topaketan, ekosistemaren helburua, aldaketaren teoria, parte hartuko dutenen rolak eta definizio gakoak jorratu genituen. Informazio hori txosten honetan irakur dezakezue. 

 

Ko-sorkuntza 02

 

 

Bigarren lan saioan, ko-sorkuntza ezagutza egituratzeko elementuei buruz hausnarketa egin genuen eta horien inguruko informazioa jaso genuen. Landutakoak txosten honetan daude irakurgai. Halaber, ko-sorkuntza esperimentuen lehiaketa aurkeztu genuen.

 

Ko-sorkuntza 03

 

Ko-sorkuntza esperimentuen lehiaketa urrian zabaldu zen, xede izanik Arantzazulab-ek bultzatzen duen gizarte berrikuntzaren lan-ildo estrategikoak ardatz hartuta –  Lankidetzazko gobernantza eta eraldaketarako gobernantzaren berrikuntza- ezagutza berria eta egiteko modu berriak ko-sortzea, askotariko eragileen artean esperimentu ausartak sustatuz. Gainera, esperimentu horiek ko-sorkuntza ekosistemaren azken helburura eraman behar gaituzte: herritarrak, eragile sareak eta erakunde publikoak agenda publikoa ko-sortzea. 

 12 proposamen jaso ziren eta 2 aukeratuak izan ziren: 

  • Galdera Ikurrak: Esplorazioa eta eraikuntza irekian oinarritzen den proiektu honek nerabeei galderak egin, esploratu, eta ingurunearekin konektatzeko espazioa eman nahi die. Ongizatean eta osasun mentalean fokoa jarrita, haur eta gazteekin bideak esploratzen ari dira hainbat ikuspegi berritzaile jarraituta. Ko-sorkuntza bi mailatan landu eta horren inguruko hausnarketa egiten ari dira: batetik, gazteekin; eta bestetik, proposamena inplementatzen duten eragileen artean. Esperimentuaren sustatzaileak dira Farapi eta Medialab Tabakalera. 
  • Galdakao 2030: Galdakaok (Bizkaia) dituen erronka nagusiak kontuan hartuz, horiei aurre egiteko misioak definitu eta beraien gaineko ko-sorkuntza espazioak garatzen ari dituzte. Gainera, espazio hauek erabiltzen ari dira partaidetza modu berriak esperimentatzeko. Esperimentuaren sustatzaileak dira Galdakaoko Udala, Maraka, Julen Mendoza Aholkularitza eta Apitropik. 

 

2022. urteko martxoan ko-sorkuntza ekosistemaren hirugarren lan saioa izan genuen Horretan esperimentuak sustatu dituzten taldeek haien lana aurkeztu zuten eta horren inguruko hausnarketa egiteko dinamikak proposatu zizkiguten. Era berean, lehiaketan parte hartu zuten talde denek haien ideiak aurkeztu zituzten eta horiek aurrera ateratzeko aukerak eztabaidatu genituen. Azkenik, ekosistemaren manifestuaren ezaugarrien gogoeta egin genuen. Landutako informazio guztia dokumentu honetan jaso genuen.

Ekosisteman indarra jarri dugu tokiko ezagutza konektatzen eta berria sortzen, baina kanpoko ikuspegiekin hori aberasteko aukera sortzen ari gara. Aurreko hiru saioetan gai horiek jorratzen ari diren nazioarteko adituekin harremanetan izan gara: Australiako The Australian Centre for Social Innovation-eko Chris Vanstone eta Alazne Alberdi, Frantziako La 27e region-eko Stephen Vincent, eta Kanadako Jayne Engle. 

Ekosistema honetan eratzen ari garen ezagutza partekatu eta konektatzeko helburuarekin uztailaren 13an hurrengo saioa izango dugu. Hori baino lehen, abian diren bi ko-sorkuntza esperimentuetan lantzen ari dena ezagutzeko talde bakoitzari eskatu genion behin-behineko ikasketak eta prozesuan sortutako galderak testu batean jasotzea. Hurrengo asteetan partekatuko ditugu blog moduan eta irakurketa interesgarriak izango dira, zalantzarik gabe! 

  • Galdera Ikurrak – nerabeak partaidetza subjektu, prozesuaren jabe direnean. 
  • Galdakao 2030 – Zeintzuk dira gure aliatuak eta nola egin daiteke ikuspegi partekatuarekin lan.

 

Eskerrik asko ekosistema honen eraikuntzan parte hartzen ari zareten eragile guztioi! Agirre Lehendakaria Center, Apitropik, Artelan, Colaborabora, DOT, Elhuyar, Emun, Farapi, Ibatuz, Impact Hub, Maraka, Medialab Tabakalera, Tipi, Conexiones improbables, Urbanbat, Debagoiena 2030, Txatxilipurdi, Arabako Ikastolen Elkartea, Be&Lab, Arteman, Pez estudio, Julen Mendoza aholkularitza, Egia aholkularitza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Adinberri, Badalab. Eta bidean edukiak aberasteko prest zaudeten guztioi! 

Ko-Sorkuntza 04

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ko-sorkuntza ekosistemaren parte izateko interesa baduzue, jarri gurekin harremanetan: info@arantzazulab.eus